Albiste onak
Esan ohi da besteen zorigaitzak gure desgraziak arintzen dituela, gaitzak orokorrak direnean eramangarriagoak direla. Hala bada, tokatu zaizkigun garai hauetan lasaitzeko aukera badugu, edozein lekura begiratuz gero, gu baino okerrago dagoen baten bat aurkituko dugulako.
Gure bizitzan zehar, 85 urte baino gutxiago dugunok behinik behin, etorkizunak utzitakoa hobetuko zuela pentsatu dugu beti, aurrera gindoazela etenik gabeko garapena lortuz. Eta horrek Mundu guztiarentzat balio zuen, urtetik urtera okerren zeuden lekuetan ere osasun baliabideak hobetu egiten zirelako, eskolara zihoazen haurrak ugaritu, irabaziak handitu eta bizitza itxaropena luzatu. Baina azken astindu honek bi hilabetetan 6 urte atzera egitera behartu gaitu, 60 egunetan 2019tan lortutakoa hutsean utzi du.
Nazio Batuek gogoratu digute okerren zeudenek ere aurrera egiten zutela, eta orain beraiek izango direla kolpe latzena jasango dutenak. Eskuak garbitzeko beharra gogoan izateko behin eta berriz esaten zaigunean, aipatzeko modukoa da Munduan 3.000 miloi direla etxean urik ez duten pertsonak. Telelana eta "on line" egindako hezkuntza hitzetik hortzera dabilkigun honetan, jakin beharko genuke gizateriaren erdiak, 3.200 milioik, ez duela Internetik. Munduko haur gehienek, herrialde pobreenetako guztiek eta ustez garatuak direnetako zati batek ezin du eskolara joan, ezin dute ikasi Internet ez dutelako eta gurasoek ezin dituztelako lagundu. Osasun sareko egoerari erreparatuz gero, ohartuko ginateke Mundu honetan bizi direnen hiru laurdenak ez duela inongo baliabiderik erori zaion izurrite honetatik babesteko. Urtetik urtera leku guztietan bizitza itxaropenak gora egin du Bigarren Mundu gerra amaitu zenetik, hori bat batean geratu da eta herrialde askotan atzera egingo dute.
Ez dira garai onenak ezertarako, agian okerragoak ere irits litezke, baina ez legoke gaizki, noizbehinka behinik behin, non gauden eta zer garen kontutan izatea. Komunikabide guztiok, pertsona alaienak eta itxaronpentsuenak, nazkatu eta aspertu ditugu gai bakarrari bueltaka. Alor eta alde itsusienak behin eta berriz azpimarratu ditugu, ez gara gai izan egiten ari ginenaz ohartzeko. Ez dugu jakin kezka eta beldurra bideratzen. Komunikabideok jendeak nahi duena eskeintzeaz gain, irizpideak izan beharko genituzkeelako eta oinarrizko mugei eutsi. Guztiok gai bera izan dugu eguna joan eta eguna etorri, pentsatuta hortik ateratzea fribolitate hutsa zela, eta ziur aski ikus-entzule eta irakurle askok sakon sakonetik uste izan du hori zela jaso beharrekoa, ondoeza eta tristuraren eragile besterik ez bada ere, egunero kontu bera behin eta berriz entzutea.
Iritsiko den konponbidea antolatzerakoan, hasieran genionaren aurkakoa oinarri izango dugulakoan nago, ingurukoen, gehiengoaren ongizatea komeni zaigula gu ondo egoteko alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.