Izango ez dena
Konfinamenduaren behelainoan noraezean genbiltzala, ustez argien jabe zirenek etorkizuna kontatu ziguten. Zetorrena gogorra izango zen, astindua mingarria, baina ikasitakoak erakutsiko zigun egindakoaren okerra eta bide berriak jorratzeko beharra. Osasun arloan eta ikerketan dirua eta ahaleginak ugarituko ziren. Ekoizpen erak zentzuzkoagoak izango ziren,beharrezkoa eta premiazkoaren artean bereizketa egingo genuen, gertukoari lehentasuna emanez. Elkartasuna eta lankidetza bihurtuko genituen planen oinarri eta zutabe… ezberdinak eta hobeak izango ginateke, gizakiok azkarrak garelako, eta zorigaitzak, ikasbide bikainak.
Baina jakintsuak, adituak, iritzi emaile eta argien jabeak berriro hitz egiten hasi direnean beste zerbait esan digute. Koronabirusak eragindako hondamendia galarazteko, aurrez egin beharreko inbertsioak eta ahalegina oso handiak dira, politikoak ez dira ausartuko horrelako dirutzak jartzen, ziurtzat ez badute gaitza iritsiko dela. Globalizazioa izan omen da krisiaren eragile eta hedatzaile, harremanak eta merkataritza erak aldatzea derrigorrezkoa ei zen, baina hortaz dakitenek diote ekonomiak globala izan behar duela, bestela ez baita eraginkor.
Nekazaritza antolatzeko gisa eutsiezina zen, lurra xahutzen ari ginen eta sortzen genuena usteltzen. Baina orain antolatzaileek esaten digute gure lur-lantze erak merkatu zabalak behar dituela, gertukoak hornitzeko bakarrik balitz galerak besterik ez lituzkeela sortuko, eta egiturak aldatzeko urteak beharko genituzkeela.
Bidaiek, joan-etorriek, oporrek… beste kutsu bat izan beharko zuten hemendik aurrera, hegazkina gutxiago erabili eta ingurukoa ezagutu eta lantzea zen eskaintza. Orain, goi arduradunek diote turismoa lan arlo garrantzitsuegia dela, Europako ekonomiaren zutabe nagusietakoa, eta ezin dela egun batetik bestera aldatu. Turistak eta bidaiariak behar dituzte, hegazkinek ekarri eta eramaten dituztenak, eta hori gabe jai dutela.
Politikoek eta gizarte antolaketaren zuzendariek hitzeman ziguten horrelakorik ez zela berriro gertatuko, maskarak, eskularruak, arnasa hartzeko gailuak… ez zirela berriro faltako, hemen egingo genituela, ez ginela berriro kanpotarren menpe egongo. Orain, berriz, hortaz dakitenek bota digute ea zeinek ekoiztuko dituen erabiliko ez diren tresnak, zeinek izango dituen lantegiak martxan gero salduko ez dena egiteko. Eta berriro horrelakoak merke egiten dituzten lekuetara joko dugula, antzerako zer edo zer berriro gertatzea zaila dela iruditzen zaigulako…
Ziur aski ez genuke kezkatu behar, halakoak gara eta antzera jokatzen dugu beti egoera bertsuetan. Eskatu litekeen bakarra da, oraindik krisi erdian gauden honetan, edo etorkizunean mamuak harrapatzen bagaitu,ez diezaiogula inori gure desgrazia egotzi.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.