Kaledonia Berriak berriz esan dio ezetz independentziari
Kaledonia Berriko herritarrek Frantziar Errepublikan jarraitzearen alde egin dute independentzia erreferendum berrian, 2018an baino alde txikiagorekin.
2018an egindako erreferenduma berretsi dute, beraz, 1853ean Frantziak kolonizatutako Ozeano Barearen hegoaldean dagoen artxipelagoan. Botoen % 53,26 ezetzaren aldekoak izan dira, azken galdeketan baino 3 puntu gutxiago.
Kaledonia Berriak burujabetza osoa izatea eta independente bilakatzea nahi duzu? galderari ezetz erantzun diote herritar gehienek. 2018an % 56,7k ezetzaren alde egin zuen, eta 43,3 % baietz bozkatu zuen. Alde hori gehiago murriztu da orain.
Parte-hartzea %85,85 izan da, orain dela bi urte baino handiagoa (% 81,01 izan zen).
Numeako Hitzarmenaren arabera, hirugarren erreferendum bat deitu dezakete 2021 edo 2022an, gai beraren inguruan.
Macronek eskerrak eman ditu eta "apaltasuna" agindu du
Frantziako presidente Emmanuel Macronek eskerrak eman dizkio Kaledonia Berriari Frantzia barruan jarraitu nahi izateagatik.
"Boto emaileek hitz egin dute. Gehiengoak Kaledonia Berriak Frantzian jarraitzearen aldeko nahia adierazi du. Estatuburu bezala, ongietorria ematen diot Errepublikarekiko konfiantza seinale horri, esker onez", esan du.
"Apaltasuna" agindu du Macronek. "Independentzia nahia dutenen ahotsa entzuten dut, eta zera esan nahi diet: zuekin eraiki nahi dut biharko Kaledonia Berria".
Zentzu horretan, bi urteren buruan beste independentzia erreferendum bat antolatzeko konpromisoa beteko duela esan du, Kaledonia Berriko parlamentuak hala eskatzen badu. "Gure historia kolonialaren aurrean gaude. Eta gainditzen saiatzen ari gara, eta ez dugu giltzapean sartzea nahi. Gaur badakigu bidegurutze batean gaudela. Aurretik elkarrizketarako eta etorkizuna imajinatzeko bi urte ditugu", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.