Erreferendum erabakigarria
Edozein herrialdetan, agintean izan den goi ordezkari politikoak berriro hauteskundeetara bere burua aurkeztea erabakiz gero, hautagai ezberdinen arteko lehia izan arren, berari buruzko, bere lanari buruzko bozketa bihurtzen dira hauteskundeak. Zer esanik ez ordezkaritza gorena bada, eta hautagaiak bere agintaldian polemika eta eztabaida ugari sortu baditu. Baina datorren astean Estatu Batuetan egingo dena, hori baino gehiago izango da.
Donald Trumpek mundua bitan banatu du: bera eta beste guztia. Alderdi Errepublikanoa ezerezean amildu da, presidenteak irentsi egin du. Ez dakigu zein den bere programa, zer eskaintzen dien herritarrei. Hautagaien artean ez da apenas ideia lehiarik izan ,boto emaileak ez du entzun zer egingo duen eta zer ez duen egingo batak edo besteak garaile badira. Eta ziur aski ez du axola.
Politikoei sarri leporatu izan zaie dagoena kendu nahi izatea beraiek jartzeko, ideiak eta plangintzak alde batera utzita. Esan ohi da pertsonak ez duela horrenbeste axola, egin nahi duenak edo egin lezakeenak baizik. Baina oraingo honetan hori ere aldatu da, aldekoek agintean segi dezala nahi dute, ez zaie apenas axola zer egin duen edo zer egin lezakeen, denagatik emango diote botoa, “beti agindu dutenei” aurre egiten dielako. Aurkakoek paretik kendu nahi dute, beste hautagaia zein den edo ze programa daraman bigarren mailako kontua da, ia edozeini emango liokete botoa Trumpen aroa amaitu dadin.
Clausewitzek zion gerra politikaren jarraipena dela baina beste baliabide batzuk erabilita. Orain arte, Trumpek erakutsi digu politika gerra dela, oraindik zuzenean armak erabili ez baditu ere. Ez dakigu zer gertatuko den datorren asteko bozketan, baina Trumpek neurri batean behintzat irabazi duela esan genezake. Edozer gauza egin arren milioika estatubatuar botoa emateko prest direlako, mundu guztian jarraitzaile eta miresle asko duelako. Joko zikina, gezurra, errespetu falta eta iraina normalak eta zilegi bihurtu dituelako .Zuria eta beltzaren arteko hautaketa egitera behartu gaituelako eta errealitate hori ontzat eman dugulako.
Joe Bidenen iragan politikoak ez digu itxaropen handirik sortzen, Alderdi Demokratak sarriegi erakutsi du goi taldeen eta eliteen alderdia dela. Hauteskunde kanpaina, hauek ere kontran egin dute, ezezkoari eta ukazioari lehentasuna emanez, herritarrak aukeratu behar dutena bereizteko gai ez balira legez. Hala ere, azaroko lehen astelehenaren ondorengo lehen asteartea erreferendum hutsa bilakatu da, guztia zikindu duen kutsadura garbitzeko ezinbesteko erabakia. Gero gerokoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.