Balioen balorea
Aste honetan Frantziako erretiratutako militar talde batek argitaratu duen idatziak hautsak harrotu ditu. Militar buru hauek, tartean jeneralak izandako 20 azaltzen dira, adierazi dute Frantziaren eta Europaren betiko balioak galtzen ari direla. Etorkinen ugalketa, islamiarren eragin gero eta handiagoa, gazteen axolagabekeria, politikoen arduragabekeria eta gehiengoaren nagikeria eta erantzukizun ezak ekarri gaituzte egoera honetara soldadu izandako hauen iritziz. Ez dira lehenak hori adierazten, beste herrialde batzuetan giza talde ezberdinek erakutsi dute kezka bera, gure izaera, Europak omen duen altxor aberatsena, galzorian da.
Gizartea aldatzen ari dela ukaezina da, zailagoa da aldiz Europarenak liratekeen balio horiek zehaztea. Eskuinak normalean kristautasunak sustatu eta zabaldutako ekarpenak aipatzen ditu; Ezkerrak giza eskubideei eta demokraziari lotutakoak. Zenbait pentsamendu korrontek dio Greziatik jaso genuela arrazoian oinarritutako egia aldarrikatzen, ez iritzietan edo erlijioan finkatutakoak. Erromatik aldiz gizalegea, zuzenbide zibila, hiritartasunak gizaki orori ematen dizkion eskubideak. Giza duintasuna tradizio judeokristauan sustraitutako ideiatan legoke. Pentsaera kritikoa ilustrazioak eman omen zigun. Eta Europak jasotako herentzia hori bere erara moldatzen, egokitzen eta hobetzen ikasi duela diote pentsalari horiek.
Beste batzuek, aldiz, hori eurozentrismoa dela eta arrazakeriaren mugetan egon litekeela uste dute. Balioak unibertsalak direlako, batez ere Nazio Batuek Giza Eskubideen aldarrikapena egin zutenetik. Ziur aski batzuek eta besteek arrazoia dute. Gure kultura eta balioak arriskuan daudela uste dutenek, berriz, historian atzera egin ezkero egiaztatuko lukete Europak kanpotik iritsitakoa bere egin duela, joera eta pentsaera askoren nahasketa dela, eta horrek eman dizkiola aberastasuna eta beraiek aldarrikatzen duten gailentasuna. Eta gainera, balio horien buruan, zerrendan lehena, ezberdinaren onarpena omen dago, Frantzia eta Europa harreraren eta babesaren lurra delako.
Ia guztia erosi daiteken Mundu honetan, gehienak prezioa du, baina gure izaeraren oinarria eta sustraia diren balio horiek aldakorrak izan litezke, egoera bakoitzera egokitu direlako, eta eraso eta zailtasunetatik indartuta atera direlako, baina ez dira buru hezurrean zizelkatutako harrizko zerrenda aldaezinak. Europak aberastasunen bat baldin badu horixe litzateke, moldatzeko, arrotza bereganatzeko, berria eta antzinakoa uztartzeko gaitasuna alegia.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.