Sobietarrak
Aste honetan 30 urte bete dira Errusia, Bielorrusia eta Ukrainako presidenteek Sobiet Batasunaren amaiera egiaztatu zuen akta izenpetu zutela. Errusiako gaur egungo presidenteak behin baino gehiagotan adierazi du sinaketa hura eta izan zituen ondorioak XX. mendeak ezagutu duen tragedia geopolitiko handiena izan dela.
Bielorrusian gauzatutako akordioaren ondoren, eta inork uste baino askoz azkarrago, ordura arte sobietarren eraginpean izandako herrialde gehienak Europar Batasunean eta NATO erakundean sartu ziren. Hori gertatu zen garaian, Sobiet Batasunaren oinordekoa izan den Errusiaren ahuldadea nabarmena zen, "Europako gaixoa" ere deitu zioten, urte gutxiko epean munduko potentzia izatetik irauteko ere laguntza beharrean aurkitu zelako. XXI. mendean, aldiz, Putin presidenteak helburu bakarra izan du: Errusiak Sobiet Batasunak munduan izan zuen lekua berreskuratzea, berriro indarra eta eragina izatea eta erakustea.
Errusiarrek oso gaizki hartu zuten bere eragin eremuan zeuden herrialdeen jokaera. Mendebaldeari leporatu diote NATO erakunde militarraren mehatxua bere mugetaraino eraman izana eta esparru hori ez errespetatu izana. Eta hor koka genezake azken hilabetetan Ukrainan eta Bielorrusian sortutako krisiaren jatorria. Moskuk onartu du hainbat herrialde europarrek hartutako erabakiek ez dutela atzera bueltarik, garai batean komunista izandakoak ez direla bere magalera itzuliko, baina garbi utzi nahi du Ukraina eta Bielorrusia beste kontu bat direla.
Sobiet Batasuna zatitu ondoren Ukrainan Errusiaren aldeko gobernuak izan zituzten, 2013an Maidango erreboltak Viktor Ianukovitxen gobernua bota eta Europar Batasunaren aldekoak agintean jarri zituzten arte. Errusiak Mendebaldeari leporatu zion zuzenean istilu hauek antolatu izana eta erantzuna agindu zuen. 2014an Krimeako penintsula kendu zion Ukrainari eta urte horretan bertan hasi zen Ukrainako ekialdean Donbass izeneko lurraldearen altxamendua, Errusiaren aldekoek bultzatutakoa. Bielorrusian udan sortu ziren lehen gorabeherak, Lukaxenka presidenteak seigarren aldiz hauteskundeak irabazi ondoren. Europar Batasunak iruzurra eta oposizioaren kontrako errepresio onartezina leporatu zizkion. Orduan Lituaniako muga ireki zien etorkinei; orain, berriz, Poloniakoa, Bruselari erakusteko ez duela presiorik onartuko.
Mendebaldetik, Errusiari eta Bielorrusiari leporatu zaie giza eskubideak eta demokraziaren oinarrizko arauak ez betetzea. Errusiari, aldiz, Ukrainaren burujabetza ez errespetatzea. Beraiek diote inork ez diela leziorik eta aholkurik eman behar, eta mehatxua ez dela beraiena, Mendebaldearena baizik, euren eragin esparrua ez duelako errespetatzen. Tentsio giroa nabarmena da mugetan, ez da leherketarik izango, baina badirudi Gerra Hotza deitutakoari beste bide batzuetatik ekin diotela bi aldeek.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.