Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordio zirriborroak Errusiaren nahiak baino ez ditu jasotzen, Ukrainaren ustez

Dmitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroak ohartarazi duenez, asteazkenean argitaratutako 15 puntuko zirriborroa "oraingoz ez da Ukrainak onartutzat jo behar".
Ukrainako eta Errusiako ordezkaritzen bilera, joan den martxoaren 10ean. EFE
Ukrainako eta Errusiako ordezkaritzen bilera, joan den martxoaren 10ean. EFE

Dmitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroak ohartarazi duenez, Errusiak bere herrialdean egiten duen inbasioa gelditzeko akordioaren zirriborroak, gaur gaurkoz, Moskuren eskaerak baino ez ditu islatzen, eta Turkiari eskatu dio etorkizuneko itun baten bermatzaile gisa jardun dadin, Alemaniarekin eta NBEko Segurtasun Kontseiluko bost kide iraunkorrekin batera (AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Txina eta Errusia).

Kuleba Leopolisen bildu da gaur Mevlut Cavusoglu Turkiako Atzerri ministroarekin, eta prentsaurrekoan adierazi duenez, Financial Times egunkariak atzo zabaldutako 15 puntuko akordioaren zirriborroak Errusiaren jarrera soilik islatzen du, eta "une honetan ez da Ukrainak onartutzat hartu behar".

"Ezin dugu gure segurtasuna Errusiarekin bakarrik negoziatu, bermea alde gehiagotatik etorri behar da", adierazi du Kulebak.

Cavusogluk, bere aldetik, esan du akordiorako itxaropenak areagotu egin direla gaurko bileraren ostean eta atzo Sergei Lavrov Errusiako ministroarekin izan zuenaren ondotik. Era berean, adierazi du bere herrialdeko presidenteak, Recep Tayyip Erdoganek, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin eta Volodímir Zelenski ukrainarrarekin hitz egin duela azken 24 orduetan, eta azpimarratu du Turkia prest dagoela bi presidenteen goi-bilera bat hartzeko, "egoerak hala eskatzen duenerako".

Turkiako ministroak 24 orduko su-etena eta korridore humanitarioak irekitzea eskatu du, Nazio Batuen, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren ikuskaritzapean.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 16/07/2026.- US President Donald Trump addresses the nation from the East Room of the White House in Washington, DC, USA, 16 July 2026. EFE/EPA/SAUL LOEB / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek zalantzan jarri du AEBko hauteskunde sistemaren zuzentasuna, eta Txinaren interferentziak salatu ditu

2020tik "inoizko hauteskunde-datu urraketarik handiena" izan zela eta Txinak 220 milioi boto-emaileren erregistroak "legez kanpo" eskuratu zituela frogatzen duten dokumentuak dituela ziurtatu du errepublikanoak. 2020ko hautesundeak galdu egin zituen Trumpek. Txinaren esanetan "erabat faltsuak" dira Trumpen akusazioak eta Txina "hauteskunde-kanpainako gai" gisa erabiltzea leporatu dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X