Hondakinak
Ukrainako gerran, gerra gehienetan bezala, leherketek eragindako kea ezabatzen denean, egun edo ordu batzuk lehenago arte, jende arruntaren bizilekua ziren eraikuntzen egitura biluziak azaltzen zaizkigu. Gatazka honetan, berriz, ez dugu apenas zuzeneko enfrentamendurik ikusi. Eztanden ondorengo sua eta amorruaren txikizioa dira iritsi zaizkigun irudiak: desegindako tankeak, zuloz betetako errepideak, birrindutako burni eta harri puskak nonahi, atsekabeak eragindako negar malkoak eta zakurrek usaintzen dituzten gorpuak. Telebistek etengabe etxeratzen dizkiguten irudi hauek, oinazea eta sufrimenduak eragindako tragedia begien aurrean jartzeaz gain, betirako bukatu diren bizimoduak eta hartu-emanak gogoratzen dizkigute.
Ukrainan, amaigabea uste genuen bake garaia amaitu zaigu Europan. Nazioarteko harremanak, azken 30 urteetan mugarik gabe garatu den globalizazioa deitu duguna, iragana bihurtu du gerra honek. Bigarren Mundu Gerra ondoren sortutako munduaren antolaketak antzinako kontua dirudi. Atzo arte sendoa eta aldaezina zirudienaren ahuldadea agerian geratu zaigu.
Ukrainako katastrofeaz batera, aspaldi errotutako orekak dardarka dira. Frantzian, presidentetzarako hauteskundeetan, urte askotako antolaketa politikoa deseginda dagoela ohartu gara. Alderdi tradizionalek, Frantziaren gaur egungo egituraketa politikoa eraiki dutenek, Mariupolgo eraikuntzen gisa, agerian utzi digute biluzik daudela eta erakusten diguten egiturak ezingo diola eutsi hurrengo astinduari. Frantsesek esan digute, gainera, orain artekoak ez duela balio, jarduera politikoa ezin dutela alderdi hauek bideratu. Irabazleek herria eta eliteen arteko dikotomia azpimarratu dute behin eta berriz. Politikoak ez ditugula behar, herriaren borondatea gauzatzen jakingo duten lider indartsuak baizik.
Eta Frantzia ez da edozein herrialde. Gaur egungo gizarte demokratikoaren oinarriak bertan sortu ziren, gizakion eskubideak eta berdintasunaren beharra bertan aldarrikatu zituzten lehen aldiz. Nazioartean, aldiz, gero eta gehiago dira giza eskubideen beharra gutxietsi eta jokaera demokratikoa alboratu daitekeen lasta dela uste dutenak. Han eta hemen itxuraz indartsuak diren liderrak azaltzen ari dira, urteetan euren boterea sendotu dutenen irudiko… Oso denbora gutxian, zuzenak eta ezinbestekoak iruditzen zitzaizkigun bizi baldintzak eta harreman ereduak arriskuan daudela egiaztatu dugu, eta ordezko eskaintzen zaigunak Historiaren garai beltzenetara itzultzeko ateak irekitzen dizkigutela, azken finean orain arte izan duguna borroken eta aukeren ondorio izan delako, eta ez zerutik eroritako dohaina.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.
Hainbat hildako eta zauritu Israelek Beiruten egindako eraso olde baten ondorioz
Duela hilabete inguru Israel eraso gogorrak egiten hasi zen Libanon, airez ez ezik, baita lurrez ere. Orotara, 1.200 pertsona baino gehiago hil ditu bertan Israelgo armadak, eta 3.700, zauritu. Gainera, milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea.