Zatiketa Errusiako Elizan, Ukrainako gerra dela eta
Ukrainako gerrari erlijioaren ikuspegi sakratua ematen saiatu da Kremlima azken astean. Ortodoxoen Eguberrian huts egin zuen su-etena, horren adibide izan da, baina erretorika horrek zatiketa sortu du Errusiako eliz ortodoxoaren barnean.
Kremlinak eraso militarrean arlo espiritualari eman nahi dion garrantziaren adibide da Putin presidenteak Urte Berriko hitzaldian esandakoa. Alegia, "justizia morala" Moskuren alde dagoela.
Erretorika erlijiosoa indarra irabaziz joan da udazkenaz geroztik, tropa errusiarrek porrot nabariak jasan zituztenetik. Estatuko komunikabideek eta goi mailako arduradun politikoek diotenez, Ukrainako erasoa gainbehera doan Mendebaldearen aurkako "Gerra santua" da.
Azaroan, Dmitri Madvedev presidente ohiak, gaur egun Errusiako Segurtasun kontseiluko bigarrenak zioenez, erasoaren "helburu sakratua" "Infernuko Jaunari irabaztea da".
Duela gutxi, Putin presidenteak "Errusiako Federazioko Heroia" titulua, bertako gorena, eman zion Mijail Vassiliev borroketan hildako apaizari. Errusiako Eliza Ortodoxoaren buruzagi gorena, Kirill, patriarka eraso militarraren alde azaldu da; behin eta berriz esan du Ukraina Ekialdeko Errusiarren aldeko "anaiak" laguntzeko dela, Mendebaldeko baloreak gaitzetsi dituztelako. Bere sermoian esan zuenez, "beren betebehar militarrak" egiteagatik hil direnek beren pekatu guztiak dituzte barkatuta.
Gerra Santuaren erretorika Erdi Arotik dator
Denak ez datoz bat Errusiako Elizak Ukrainako gerraren alde duen jarrerarekin.
"Gerraren erretorika zuzenean Erdi Arotik dator", hori esan berri du andrei Kordotxkinek, Madrilen dagoen Errusiako eliza ortodoxoaren apaizak. "Hitz horiek Urbano II aita santuak 1096. urtean erabili zituen, Gurutzadak bedeinkatu zituenean". Kordotxkinen ustez, "ezinezkoa da iraganera itzultzea. Gerra bat hilketa modu bat denez, ez du zentzu espiritualik".
Moskuko patriarkak eraso militarra babestuz, mundu ortodoxoan zatiketa eragin du. Alde batetik, Errusia eta Ukrainako elizen artean; bestetik, Errusiako elizaren barnean.
Errusiako elizaren barnen, zatiketa hori eraso militarra hasi zenetik dago. Martxoaren hasieran 293 apaiz ortodoxoek sinatutako agiri batean, "anaien arteko gerraren" aurka azaldu ziren. "Errusiako gizartean ez ezik, zatiketa Errusiako Elizan ere badago" zioen Andrei Korkotxkinek.
Ondoren, patriarkak agiri honen sinatzaile batzuk zigortu zituen. "Batzuk beren parrokietatik urrundu zituzten," azaldu du.
Eta "negargarritzat" jo du Errusiaren erasoa. "Urte hauetan hierarkia ortodoxo gorena eta botere politikoaren arteko loturan sendotu egin dira" azpimarratu du apaizak "Estatuak asko lagundu dio Elizari, eta laguntza horrek menpekotasun handia sortu du" gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.