Greziako Garraio ministroak dimisioa eman du, gutxienez 36 hildako utzi dituen tren istripuaren ostean
Kostas Ajileas Karamanlis Greziako Azpiegitura eta Garraio ministroak dimisioa eman du, bart Greziako erdialdean bi trenek talka egin eta gutxienez 36 hildako eta dozenaka zauritu utzi ostean.
Karamanlisek bere Twitter kontuan argitaratutako mezu batean dioenez, "Azpiegitura eta Garraioko ministro kargua uzten dut. Nire eginbeharra dela uste dut, hain bidegabeki hil diren pertsonen oroimena errespetatzeko".
Ministro kontserbadoreak azpimarratu du 2019an, Garraio Ministerioaren buru izendatu zutenean, bere gain hartu zuela trenbide-sektore baten erantzukizuna, "XXI. mendeari ez dagokion egoera batean".
"Hiru urte eta erdi hauetan errealitate hori hobetzeko ahalegin guztiak egin ditugu", baina aitortu du "zoritxarrez ahalegin horiek ez direla nahikoa izan istripua saihesteko".
Larisako (Grezia iparraldea) tren-geltokiko arduraduna atxilotu dute, Tempe herrian (Greziako erdialdea) izan den tren istripuan zerikusia duelakoan. Bi trenek talka egin dute aurrez aurre, eta dagoeneko 40 hildako zenbatu dituzte.
Ezbeharra gauerdian jazo da, bidaiarien tren batek eta merkantzien beste batek elkar jo dutenean. Lehen hipotesien arabera, bidaiarien trena —350 pertsona zeramatzan Salonikatik (iparraldea) Larisara (erdialdean)— ez zegokion trenbidean sartu da eta aurrez aurre jo du merkantzien trena. Kolpe bortitzaren ondorioz, lehenengoaren hiru bagoi errailetatik atera dira eta su hartu dute.
"Lehen bi bagoiak ez dira existitzen", azaldu dio Kostas Agrastos Tesalia eskualdeko gobernadoreak ERT kateari. Aurreratu duenez, zaurituen artean erredurak eta mutilazioak dituzten pertsona ugari daude.
Bestalde, Giorgos Manoli Tempeko alkatearen arabera, hiru bagoi horietan 1.200-1.500 ºC-ko tenperaturak izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.