Munduko ekonomiaren protekzionismorako joerak nazioarteko tensioa areagotu du
Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik urte bete igaro arren, ez dirudi gerra laster amaituko denik. "Zergatik jarraitzen du gerrak? Zergatik aregotu dira tentsio militarrak mundu mailan?", galdetzen dute "zibilizazioe arteko talka" gaitzesten duten ekonomialari hauek. Aitzitik, mundu mailan arautu gabeko sistema ekonomikoaren kontraesanak areagotu egin direla uste dute, eta ondorioz, baita tentsio geopolitikoak ere.
Egungo sistemaren akatsik handiena globalizaziotik eratorritako nazioarteko harreman ekonomikoen desoreka dela uste dute, eta, zentzu horretan, finantza arloko harremanetan estatuen artean dagoen desoreka azpimarratzen dute. Adibidez, Erresuma Batuak bilioi bat dolarretako zorra dauka (945.000 milioi euro), eta Estatu Batuena 18 bilioi dolarretara iristen da. Bien bitartean, Ekialdeko herrialdeak kreditu emaile nagusi bihurtu dira; Txinaren kasuan, esaterako, 4 bilioi dolar baino gehiegoko aktiboak ditu, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera.
Hainbat urtez, Txinak eta Ekialdeko beste herrialde batzuk beren finantza aktiboak erabili dituzte Estatu Batuei eta Mendebaldeari interes-tasa txikietan maileguak emateko. Aldi berean, Estatu Batuek, finantza defizita izan arren, Txina eta Ekialdeko enpresa errentagarriak erosi dituzte. Horrk emaitza paradoxikoa izan du: Txinak, kreditu emaileak, kapital galerak jasan ditu, eta Estatu Batuek, berriz, zorduna izan arren, atzerrian irabaziak lortu ditu. Ekialdeko kreditu emaileentzat hori ez da komenigarria, beren diruarekin Mendebaldeko enpresa errentagarriak erosi nahi baitituzte. "Kapitalen zentralizaziorako" joera da, baina kasu honetak Ekialdekoen eskuetan.
Joera horren aurka, Ameriketako Estatu Batuek eta bere aliatuek globalizazioaren aldeko jarrera alde batera utzi dute, Txinarekiko eta Ekialdeko kapital eta merkataritzarekiko gero eta politika protekzionistagoak hartuz. Europar Batasunak ere Estatu Batuen jarrera protekzionistarekin bat egin du. Jarrera aldaketa hori Ekialdeko herrialdeek izan duten ibilbidearen alderantzizkoa izan da. Izan ere, Asiako estatuek jarrera protekzionistatik hasi ziren, merkataritza librera iristeko, eta horrela WTO, Mundiko Merkataritza Erakundean sartu ziren.
Beraz, mundu mailan harreman ekonomikoetan dagoen desoreka horrek nazioarte mailako harreman politikoetan ere tentsioa areagotu egin du. Hori dela eta ekonomilari hauek nazioarte mailan adostutako arauak eskatzen dituzte, Bigarren Mundu Gerraren amaieran gertatu zen bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-abusurako materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.