Israelek ez zien Hamasen eraso alerta-zeinuei jaramonik egin
Israelgo Armadako elite unitateko ofizial batek Hamas eraso bat prestatzen ari zenaren abisua eman zuen urriaren 7an gertatutako erasoa baino hilabete batzuk lehenago. "Ez dut nahi tontakeria horiek entzun. Horrela jarraitzen baduzu lege martziala ezarriko zaizu" erantzun zion bere komandanteak ofizialari.
Gainera, Israelgo telebista publikoak jakinarazi duenez, inteligentzia zerbitzuek Hamasen gidaliburu bat eskuratu zuten. Bertan, Gazako mugen inguruan daude kontrol postu militarrak menperatzeko zein ekintza egin zehazten zen, baita zibilak nola hil eta bahituak nola harrapatu ere. Era berean, segurtasun-itxiturak zabaltzeko kamioiak eta traktorak nola erabili azaltzen zen, baita tankeen aurkako jaurtigaiak eta morterozko obusak nola erabili ere. Islamistek intoxikazio psikologikorako ekintza txikiak ere egiten zituzten mugan, etsaiek egitekotan eraso txikiak egingo zituztela pentsa zezaten.
Soldadu israeldarrek, mugan jarrita zeuden kameren bitartez, gauza susmagarriak ikusi zituzten eta abisua eman zuten Hamaseko komandoak jendea nola bahitu probatzen ari zirela, goi mailako arduradun batekin, salatuz. Arduradun hori, aurpegiak identifikatzeko tresna batekin, nor zen jakin zuten, gainera, baina euren arduradunek ez zieten sinetsi.
Informazio elektromagnetikoetan aditua zen ofizial batek ere mugan entrenamendu ekintzak ikusi zituen, eta ezohikoak iruditu zitzaizkion, neurriagatik, urriaren 7ko erasoak gertatu baino hiru hilabete lehenago. Baina bere arduradunak nahiago izan zuen ez entzun eta lasaitzen ez bazen zigorra jartzearekin mehatxu egin zioten.
Israelgo Armadako agintariek informazio horiek guztiak mespretxatu zituzten, Hamas taldeak ez zuela indar nahikorik pentsatuz.
Duela gutxi Shin Beth Terrorismoaren Aurkako Segurtasun Zerbitzuetako goi agintariek euren ardura aitortu dute, alerta-zeinuei jaramonik ez egiteagatik.
Ez, ordea, Netanyahu lehen ministroak, honek ez baitu inongo huts egiterik onartu oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.