Gazan hildako zibilen kopurua aspaldiko handiena da, Israelgo ikerketa baten arabera
Azterketa horren arabera, Israelgo Armadaren bonbardaketak azken urteetako indiskriminatuenak dira. Haaretz egunkariak azpimarratzen duenez, Gazan aurretik, 2012 eta 2021 bitartean, izandako hiru gerretan hildako guztien % 40 izan ziren zibilak. Proportzio hori % 33ra jaitsi zen urte hasieran izandako bonbardaketetan.
Oraingo gerrako lehen hiru asteetan hildako zibilen proportzioa, berriz, % 61era iritsi da. Haaretz egunkariaren esanetan, "hilketen proportzioak ez du aurrekaririk", XX. mendeko gatazketan hildako zibilen kopurua hildako guztien erdia izan baitzen.
Datu horiek ikusita Israelgo egunkari horrek ondorioztatu duenez, "biztanle zibilen sarraskiak ez du Israelgo segurtasuna indartzen lagunduko, alderantziz baino; alegia, etorkizunera begira, segurtasun hori ahuldu egingo du". Haaretz egunkariaren iritzian, "suntsitutako etxeetatik irten eta senideak galdu dituzten gazatarrek errebantxa nahiko dute, eta edozein segurtasun neurri ez da nahikoa izango horiek gelditzeko".
Ikerketa honek baieztatu egin du duela hamar egun Israelgo beste bi egunkari digitalek (+972 Magazine eta Local Call) ziotena: Israelgo Armadak nahita bonbardatzen dituela bizitegi-eremuak, zibilen artean ere ahalik eta biktima gehien eragiteko, horrek Hamasen aurkako jarrera handituko duen itxaropenarekin. Egunkari horien esanetan, Israelgo Armadak Gobernuaren baimena du militarrak ez direnei ere erasotzeko, eta biktima zibilak eragozteko oztopoak murriztu ditu. Horrek eta helburu gehiago bilatzeko adimen artifiziala erabili izanak 1948an Nakba izan zenetik izan den gatazka odoltsuena bihurtu du Gazako egungo gerra.
Israelgo bi egunkari digitalen ikerketak Israelgo inteligentzia zerbitzuetako zazpi kide eta kide ohirekin izandako elkarrizketetan oinarrituta daude, eta Gazako operazioetan parte hartu zuten inteligentzia militarreko kideak eta aire indarretakoak daude horien artean. Ikerketaren arabera, zibilei nahita eraso eginez "shock egoera" sortu nahi dute herritarren artean, palestinarrak Hamasen aurka jar daitezen.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.