Trumpek iragarri du % 25etik % 50era igoko dituela altzairuaren muga-zergak
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du altzairuaren inportazioari martxoan ezarritako % 25eko muga-zerga bikoiztu egingo duela, eta % 50ekoa izango dela.
"Altzairuaren gaineko muga-zerga % 25etik % 50era igo behar dugu AEBn, herrialdeko industria are gehiago ziurtatzeko", jakinarazi du agintariak Pittsburghen (Pennsylvania) US Steelek duen lantegi batean emandako hitzaldian.
Buruzagi errepublikanoak altzairuaren industriako langileen aurrean azpimarratu duenez, publiko horrek "hobeto ulertzen du muga-zerga kontzeptua Wall Streeteko jendeak baino", eta nabarmendu du "muga-zerga" dela bere laugarren hitz gogokoena, "jainkoa, emaztea eta familia"ren atzetik.
Presidentearen arabera, hasieran muga-zerga hori % 40koa izatea pentsatu zuen, baina industriako arduradunek % 50era igotzeko eskatu zioten.
Nazioarteko Merkataritza Auzitegiak inportazioei ezarritako muga-zerga orokorra blokeatu ostean Apelazio Auzitegiak berriro atea ireki eta biharamunean egin du Trumpek iragarpena. Hala ere, Merkataritza Auzitegiaren erabakiak ez zion altzairuaren gaineko zergari eragiten, baizik eta apirilaren 2an mundu osoko ia herrialde guztiei jarritako oinarrizko % 10eko muga-zergari.
Muskek Etxe Zuria utzi du, murrizketa ugari egin ostean, baina Trumpen aholkulari izaten jarraituko du
Pittsburghen egindako ekitaldia Nippon Steel altzairugintza enpresa japoniarrak eta US Steel estatubatuarrak maiatzaren 23an egindako ituna goraipatzeko baliatu AEBko presidenteak.
Egun hartan, Trumpek esan zuen urtarrilaren 3an akordioa eten egin zuela Joe Biden orduko presidenteak, herrialdeari 70.000 lanposturen sorrera eta 14.000 milioi dolarreko ekarpena egingo bazion ere.
Trumpek, Bidenen erabakia iritsi aurretik, esan zuen operazioaren aurka zegoela, baina Etxe Zurira itzuli eta otsailean Shigeru Ishiba Japoniako lehen ministroarekin bildu ostean, Nippon Steelek gainbeheran den enpresa estatubatuarrean parte hartzearen alde agertu zen.
Ostiral honetan, presidenteak esan du aliantza horrek "enpresa amerikar historiko horrek estatubatuarra izaten jarraitzea" bermatuko duela, eta Japonia "lagun handia" izan dela bera agintean egon denean.
"Industria siderurgiko indartsua edukitzea ez da duintasun, oparotasun eta harrotasun kontu hutsa. Segurtasun nazionala da bereziki", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.
Hainbat hildako eta zauritu Israelek Beiruten egindako eraso olde baten ondorioz
Duela hilabete inguru Israel eraso gogorrak egiten hasi zen Libanon, airez ez ezik, baita lurrez ere. Orotara, 1.200 pertsona baino gehiago hil ditu bertan Israelgo armadak, eta 3.700, zauritu. Gainera, milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea.