Trumpek uztailaren 9ra arte atzeratu du EBri ezarritako % 50eko muga-zergak indarrean sartzea
Donald Trump AEBko presidenteak onartu du uztailaren 9ra arte atzeratzea Europar Batasunari ezarritako % 50eko muga-zergak indarrean sartzea, Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidentearekin telefonoz hitz egin ostean.
"Gaur Ursula von der Leyenen dei bat jaso dut, ekainaren 1eko epea luzatzeko eskatuz, Europar Batasunaren produktuen gainean ezarritako % 50eko muga-zerga dela eta. Luzapena onartu dut (2025eko uztailaren 9era). Hori egitea pribilegioa izan da niretzat", adierazi du Truth Social plataforman.
Ordu batzuk lehenago, Von der Leyenek jakinarazi du elkarrizketa "ona" izan duela Etxe Zuriko maizterrarekin, eta martxan dauden merkataritza-negoziazioei heldu dietela.
"Dei ona Estatu Batuetako presidentearekin", argitaratu du X sare sozialean, eta gogorarazi du "EBk eta Estatu Batuek munduko merkataritza-harremanik garrantzitsuena eta estuena" dutela.
"Europa prest dago elkarrizketetan azkar eta irmo aurrera egiteko. Uztailaren 9ra arte beharko dugu akordio on bat lortzeko", gaineratu du, Washingtonek merkataritza akordio bat lortzeko emandako epea amaitzen den datari erreferentzia eginez.
Lars Klingbeil Alemaniako Finantza ministroak ere Washingtonekin izandako negoziazio komertzialei buruzko iritzia eman du, eta akordiorako aukerei buruz "baikor eta zuhur" dagoela agertu du.
"Gurekin lankidetzan aritzeko interesa izan beharko lukete. Konponbide bat aurkitu behar da, azkar. Bestela, merkatuek pairatuko dute horrek eragindako kalte handia", adierazi du Klingbeilek.
Iragan ostiralean, Trumpek ohartarazi zuen EBrekin dituzten merkataritza negoziazioak "inora ez" doazela, eta, beraz, ekainaren 1etik Europako produktuen gaineko % 50eko zerga ezartzeko mehatxua egin zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kideren babesarekin, Ceutan erregistratutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun komuna emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.