LGTBIQ+ HARROTASUNAREN EGUNA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Budapest Harrotasunaren Martxarako prest dago, debekatuta egon arren, nazioarteak babestuta

Hungariako gobernuz kanpoko zenbait elkarte batu dira Harrotasuna defendatzeko eta "biltzeko eskubidearen murrizketa arbitrarioa errefusatzeko". Viktor Orban lehen ministroak baztertu egin du Poliziak indarra erabiltzea.

BELGIUM (Brussels), 25/06/2025.- Members of the European Parliament, including French MEP Raphael Glucksmann, Luxembourger Marc Angel, and Spanish leader of the Progressive Alliance of Socialists and Democrats (S&D), Iratxe Garcia Perez, pose with Amnesty International activists during a ‘Mini Pride’ demonstration against Hungary’s Pride ban in front of the European Parliament and the Hungarian representation in Brussels, Belgium, 25 June 2025. Over 14,000 people in Belgium and 75,000 worldwide have signed Amnesty International's petition calling on Hungarian authorities to allow Budapest Pride to take place without fear or violence. The 30th edition, scheduled for 28 June, is at risk of being banned under a new law passed in March that allows authorities to prohibit the march, fine participants, prosecute organizers, and use facial recognition to identify attendees. (Bélgica, Hungría, Bruselas) EFE/EPA/OLIVIER HOSLET

Eurodiputatuak, Budapesteko Harrotasunaren Eguneko martxaren atarian. Argazkia: EFE

Budapest LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna ospatzeko martxa baten zain dago, larunbat honetan, agintariek debekatu arren, Europako beste herrialde batzuetako politikarien babesarekin.

Martxoan eta apirilean, Viktor Orbanen gobernuak Harrotasunaren Martxa debekatzea ahalbidetzen duten erreforma legal eta konstituzionalak onartu zituen, horrelakoek adingabeen "garapen egokia" arriskuan jar dezaketelakoan. Gainera, isunak aurreikusten dituzte mota horretako ekitaldietan parte hartzen dutenentzat.

Antolatzaileak, Budapest Pridek, ez du martxa ofizialki iragarri, baina Hungariako Poliziak debekatu egin zuen duela bi aste.

Alternatiba gisa, Gergely Karacsony Hungariako hiriburuko alkateak Harrotasunaren Martxa proposatu zuen. Udal ekitaldia izanda, ez du aurretiaz baimenik behar, eta emandako debekuak ez omen du baliorik.

Hala ere, Orbanen gobernuaren arabera, debekatu daitekeen ekitaldi bat da. "Norbaitek legeak betetzen ez baditu, ondorio legalei egin beharko die aurre", esan du Orbanek. Nolanahi ere, lehen ministroak baztertu egin du Poliziak indarra erabiltzea.

Hungariako gobernuz kanpoko 70 bat elkartek komunikatu bateratu bat kaleratu dute elkartasuna adierazteko: "Pertsona guztiek eskubide eta askatasun berberak dituztela defendatzen dugu. Harrotasuna eta bilera baketsu guztiak defendatzen ditugu eta biltzeko eskubidearen murrizketa arbitrarioa errefusatzen dugu".

Gainera, dozenaka politikari atzerritarrek iragarri dute martxan parte hartuko dutela, Hungariako LGTBIQ+ komunitateari babesa adierazteko. Aurreikusten denez, 70 bat eurodiputatu izango dira Budapesten. Horiez gain, politikarien artean, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea, Ernest Urtasun Kultura ministroa eta Ana Redondo Berdintasun ministroa ere egongo omen dira bertan.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak ekitaldia egiten uzteko eskatu die Hungariako agintariei. Orbanek Batzordeari erantzun dio "estatu kideen gai penaletan ez esku hartzeko" eta gai garrantzitsuagoetan zentratzeko.

Albiste gehiago

Gehiago kargatu