Infernua Gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazan laguntza NBEk banatzeko eskatu du Guterresek, egungo sistemak "hil" egiten duelako

Gazako agintarien arabera, 500 pertsona baino gehiago hil dira banaketa-zentro horietan, gehienak Israelgo indarrek egindako tiroen ondorioz. "Pertsona batzuk hiltzen ari dira beren familiak elikatzen saiatzeagatik. Janaria bilatzeak ez luke inoiz heriotza-zigorra izan behar", adierazi du Guterresek.

USA3515. NUEVA YORK (ESTADOS UNIDOS), 26/06/2025.- Fotografía cedida por la ONU donde aparece su secretario general, António Guterres, hablando en la Asamblea General este jueves, en Nueva York (Estados Unidos). Guterres lamentó que, al cumplirse este día el 80 aniversario de la firma de la carta de Naciones Unidas, este documento fundacional sufre "ataques contra sus objetivos y principios como nunca antes". EFE/ Loey Felipe/ ONU /SOLO USO EDITORIAL/ NO VENTAS/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Israelek Gazako Zerrendan ezarritako laguntza banatzeko sistema "jendea hiltzen ari da", Antonio Guterresen hitzetan, eta "ez da beharrezkoa gurpila berrasmatzea metodo arriskutsuekin", nahikoa baita berriro Nazio Batuen agentziei eta beste erakunde batzuei lan hori egiteko ardura berreskuratzen uztea.

"Etsita dauden zibilak militarizatutako eremuetara bideratzen dituen edozein operazio da arriskutsua", deitoratu du Guterresek, NBEren New Yorkeko egoitzan egindako agerraldi batean, eta azpimarratu du NBEk badituela baliabideak eta esperientzia "gizatasunez, inpartzialtasunez, neutraltasunez eta independentziaz" jokatzeko eta laguntza banatzeko "arazoa" konpontzeko.

Gazako agintarien arabera, 500 pertsona baino gehiago hil dira banaketa-zentro horietan, gehienak Israelgo indarrek egindako tiroen ondorioz. "Pertsona batzuk hiltzen ari dira beren familiak elikatzen saiatzeagatik. Janaria bilatzeak ez luke inoiz heriotza-zigorra izan behar", adierazi du Guterresek.

NBEko arduradun nagusiak zuzenean seinalatu du Israel, Nazioarteko Zuzenbideak behartu egiten duelako "potentzia okupatzaile gisa" okupatzen duen lurraldean (Gazan, kasu) laguntza humanitarioa ematera.

Aste honetan Israelek eta Iranek su-etena adostu ostean, Guterres "itxaropentsu" dago Zerrendan ere lor daitekeela iritzita: "Orain, Gazako su-etena gauzatzeko ausardiaren unea da".

Ildo horretan, eta Palestinaren zati horretan "neurrigabeko krisi humanitarioa" dagoela ikusita, aldeek "berehalako" su-etenerako zubiak eraikitzea espero du. Era berean,  Hamasi eskatu dio bere esku jarraitzen duten bahituak baldintzarik gabe askatzeko. 

Aurrera begira, gatazkaren sakoneko konponbidea "politikoa" izango dela azpimarratu du Guterresek, eta bi estaturen konponbidetik etorri beharko dela nabarmendu. Hala ere, oraingoz Benjamin Netanyahuren gobernuak ez du konponbide hori aukeratzat hartu ere egiten, horrek Palestina estatu gisa onartzera behartuko lukeelako.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X