Santos Cerdan behin-behinean espetxera bidali du Auzitegi Gorenak
Autoaren arabera, Cerdanek jasotzen eta banatzen zituen legez kanpoko eskupekoak. Bera omen zen enpresekin bitartekari aritzen zena. PSOEko buruzagi ohia Madrilgo Soto del Real presondegian espetxeratu dute dagoeneko.
'Koldo auzia'ren instrukzioa egiten ari den Auzitegi Goreneko epaileak behin-behinean eta fidantzarik gabe kartzelara bidali du Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia, obra publikoak esleitzearen truke komisioak kobratzea egotzita. Leopoldo Puente instrukzio epaileak hainbat delitu leporatu dizkio: talde kriminaleko kide izatea, eroskeria eta influentzia trafikoa.
PSOEko buruzagi ohia Madrilgo Soto del Real presondegian espetxeratu dute dagoeneko. Auziko iturriek jakitera eman dutenez, PSOEko Antolakuntza idazkari eta diputatu izandakoa 17:00ak baino lehentxeago iritsi da kartzelara, Guardia Zibilaren furgoi batean.
Deklarazio hartu ondoren, Fiskaltzaren eskaria aintzat hartu du magistratuak, eta espetxeratzeko agindua eman du, delitua egin izanaren "hainbat zantzu" daudela iritzita. Cerdani ezarri dio, beraz, orain arteko neurri gogorrena auzi honetan. Jose Luis Abalos ministro ohiari eta Koldo Garcia aholkulari izandakoari Espainiatik ateratzeko debekua ezarri zien.
Autoaren arabera, Cerdanek jasotzen eta banatzen zituen legez kanpoko eskupekoak. Bera omen zen enpresekin bitartekari aritzen zena.
"Paper nagusia"
Epaileak argudiatu du Cerdanek "probak ezkutatu, moldatu eta suntsitzeko arriskua" dagoela. Oraindik, ikertzaileek ez dituzte haren etxibizitza eta bulegoa miatu, UCOk agindua emana badu ere. Abalosen eta Garciaren kasuan, berriz, miaketak eginak dituzte.
PSOEren Antolakuntza arduraduna izandakoak ustezko ustelkeria sarean zuen zeregina nabarmendu du magistratuak. "Talde kriminala antolatu eta kudeatzea" leporatzen dio, Abalos eta Garciaren laguntzarekin.
Zehatzago, Puenteren hitzetan, Cerdanek jasotzen eta banatzen zituen legez kanpoko eskupekoak. Bera omen zen enpresekin bitartekari aritzen zena.
Deklarazioa
PSOEko hirugarrena zenak Auzitegi Gorenean ikertu gisa deklaratu du estreinakoz, Guardia Zibilaren UCO unitateak ustelkeria kasu horrekin lotzen duen txostena argitara eman eta PSOEn zituen kargu guztiak eta diputatu akta utzi ostean.
Epailearen aurrean, Cerdanek ukatu egin du obra publikoen legez kanpoko esleipenetan parte hartu eta horren truke komisioak kobratu izana. Halaber, auzi judiziala jazarpen politikoari egotzi dio, horren ustez, inbestidura EAJrekin eta EH Bildurekin negoziatzeagatik.
Erreakzioak
Cerdanen espetxeratzearen albistea ezagutu berritan, "aukera bat" zela esan dute Moncloan.
Gaineratu dute politika arloan lehen unetik jardun dutela eta, hortaz, epaia gorabehera, ez dela ezer aldatuko.
Halaber, "albiste okerragoei aurre egiteko prest" daudela adierazi dute Moncloako iturriek.
Espainiako Gobernuak erabaki du Cerdanek epailearen aurrean esandakoez baloraziorik ez egitea. Dena den, "oldar politikoa" zer den eta zer ez den bereizten duztela eta kasu horretan "ageriko frogak" daudela nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.