Trumpek Netanyahu hartuko du gaur Floridan, Israelek Gazarako duen plana aztergai
Aurten bosgarrenez bilduko dira bi buruzagiak. Aurreko hitzorduetan ez bezala, badirudi oraingo honetan nolabaiteko urruntze bat atzemango dela bien artean. Izan ere, eta hainbat iturriren arabera, ez dute jarrera bera Iranen eta Israelgo tropak Gazatik joatearen inguruan, besteak beste.
Trumpek eta Netanyahuk irailean egin zuten bileraren irudia. Argazkia: Europa Press
Floridan (AEB), Mar-a-Lago luxuzko egoitzan, beste bilera garrantzitsu bat du gaur Donald Trump AEBko presidenteak, atzo Volodimir Zelenski Ukrainako buruzagia hartu ostean. Oraingoan, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa izango du bisitan, horrek Gazako Zerrendarako prestatu duen egitasmoa aztertzeko.
Gazan su-eten ahula indarrean dagoela (urriaren 10etik dago martxan) egingo dute hitzordua. Israelek eta Hamasek elkarri leporatu diote adostutakoak bete ez izana. Azken bi urte luze hauetan Tel Avivek 71.000 palestinar hil ditu eta krisialdi humanitario larria eragin du.
Israelek eta AEBk adostutako planak bi fase ditu, eta Donald Trumpen asmoa omen da aurki bigarren fase horren hasiera iragartzea. Horretarako, baina, Hamasek bere esku duen azken bahitutakoaren gorpuzkiak entregatu behar ditu. Adostutakoaren arabera, bigarren fasean Israelek tropak erretiratu beharko ditu Gazatik, Hamasek armak utzi eta nazioarteko indar bat sartu beharko da Gazan, borrokak saihesteko.
AEBren asmoak asmo, badirudi Israelek lehengo lepotik duela burua, eta lehen faseari eusteko eginahalak egingo ditu. Hamasek salatu du Israelgo agintariak bahitutakoen gorpuak topatzeko lanak nahita oztopatzen ari direla. Horrez gain, Israelgo Armada ez da betetzen ari laguntza humanitarioaren arloan adostutakoa. Rafahko pasabideak ere itxita jarraitzen du, bestela hitzartu bazuten ere.
Aurtengo bosgarren bilera dute Trumpek eta Netanyahuk. Aurrez, Marco Rubio AEBko Estatu idazkariarekin bilduko da Israelgo lehen ministroa.
Iran, ika-miken balizko iturburu
Aurreko bilerak giro onean egin dituzte bi buruzagiek, baina The Washington Post egunkariaren arabera, gaurkoa bestelakoa izan daiteke. Desadostasunak sortu omen dira hainbat gairen gainean. Hala, eta betiere AEBko hedabideak aipatutako iturrien arabera, Iran ei da gai arantzatsuetako bat. Netanyahuk Trumpen oniritzia nahi du errepublika islamikoaren misilen programaren kontra aritzeko, baina Trumpek ez omen du inguru horretan gatazka gehiagorik nahi.
Sirian eta Libanon oldarraldia egitearen kontra ere badago AEB.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.