Gutxienez 586 lagun hil dira jada Irango protestetan eta 10.600 baino gehiago atxilotu dituzte
Islamiar Errepublikaren aurkako ekintza militarrak egitea aztertzen ari omen da Donald Trump, hainbat hedabideren arabera. Halakorik egitekotan, Israel eta AEB bera "jomuga" izango dituztela ohartarazi du Iranek.
Ehunka pertsona hil dira Iranen abenduaren 28tik herrialdean izan diren protestetan, gobernuz kanpoko hainbat erakundek bildutako datuen arabera.
Kopurua zehaztea ez da erraza, 72 ordu baitaramatza Interneterako sarbiderik gabe baina AEBetan egoitza duen HRANA gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 538 manifestari eta 48 segurtasun indarretako kide hil dira eta 10.600 dira atxilotuak.
Bestalde, Tasnim Irango agentziak jakinarazi duenez, asteazkenean eta ostegunean segurtasun indarretako 8 kide hil zituzten manifestariek, "su-armekin eraso eginda". Horren arabera, Gobernuko zenbait iturrik baieztatu diote "talde terroristetako" 200 buruzagi inguru atxilotu, eta "munizio, arma, granada eta molotov koktel ugari" atzeman dituztela.
Krisi ekonomiko latza dago Iranen, eta egoera horren aurrean protesta egiteko, milaka gazte kalera atera ziren urte amaieran. Egunek aurrera egin ahala, kutsu politiko handiagoa hartu dute mobilizazioek.
Irango Gobernuak hiru dolu egun deitu ditu protestetan hildakoen alde, eta manifestazio handi bat ere deitu du astelehen honetarako, "hiriko terrorista kriminalak" gaitzesteko.
Bestalde, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak salatu du Irango segurtasun indarrek "gehiegizko indarra" erabili dutela azken egunetako protestak zapaltzeko, eta "ahalik eta gehien neurtzeko" eskatu du.
AEB ekintza militarrak egiteko gertu, zenbait komunikabideren arabera
Donald Trump AEBko presidentea Iranen aurkako ekintza militarrak egitea aztertzen ari da, Irango Gobernuak errepresioa gogortu duela eta.
Antza, eraso horien inguruan mintzatu da hainbat arduradunekin, eta, besteak beste, bonbardaketak aipatu ditu. "Ez da behin betiko erabakirik hartu", esan diete AEBko Gobernuaren gertuko iturriek Axios, The New York Times, The Wall Street Journal eta The Washington Post egunkariei.
Ingurumari horretan, Mohamed Baqer Qalibaf Irango Parlamentuko presidenteak ohartarazi du "bai lurralde okupatuak (Israel)" eta AEB "helburu legitimoak" izango direla, AEBk Iranen aurkako eraso bat egiten badu.
Masud Pezeshkian Irango presidenteak esan du "etsaiek" (Israel eta AEB) "terrorista trebatuak" eraman dituztela herrialdera, giroa gaiztotzeko. Horren hitzetan, bere gobernuak "entzun" ditu manifestarien aldarriak, eta "ahal duen guztia" egin du arazo ekonomikoak konpontzeko, baina bereizi egin ditu manifestari horiek eta "istiluak" eragiten ari diren "zalapartariak eta terroristak".
Irango protesten aldeko mobilizazioak, Europan zehar
Milaka pertsona atera dira kalera Parisen, baita Lisboan eta Londresen ere. Erresuma Batuko hiriburuan Irango enbaxadaren aurrean bildu dira eta bandera kendu dute.
Bestalde, Frantziak, Alemaniak eta Erresuma Batuak Irango protestetan izandako heriotzak gaitzetsi dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.