GERRA EKIALDE HURBILEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko

Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzeko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira

BELGIUM (BRUSSELS), 20/03/2026.- European Commission President Ursula von der Leyen speaks (L) as European Council President Antonio Costa (R) listens during a press briefing at the end of a formal meeting of the members of the European Council in Brussels, Belgium, 20 March 2026. Leaders discussed the situation in the Middle East, including Iran, continued support for Ukraine, European competitiveness, defence and migration amid rising geopolitical and economic tensions. (Bélgica, Ucrania, Bruselas) EFE/EPA/OLIVIER HOSLET
Von der Leyen eta Costa. Argazkia: EFE

Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek Irango gerrak erangidako ondorioei aurre egiteko berehalako neurriak proposatzeko eskatu diote Europako Batzordeari. 27ek energiaren garestitzeak eragindako kezka ardatz izan duen goi-bilera egin dute Bruselan.

Komunikatu bateratuan, 27ek gatazkari buruzko jarrera irmoa saihestu dute. Azpimarratu dute ez dela Europaren gerra bat, eta alde guztiei dei egin diete nazioarteko zuzenbidea errespeta dezaten. Gainera, gatazka arintzearen beharra azpimarratu dute, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak esandakoaren ildotik.

Hala ere, Alemania, Frantzia, Italia edo Erresuma Batua bezalako herrialdeak prest agertu dira Ormuzeko itsasartera laguntza bidaltzeko beharrezko baldintzak betetzen direnean. Ekimena ondo hartu dute estatu kide guztiek.

Arlo ekonomikoan, agintariek Emmanuel Macron Frantziako presidenteak energia eta ur azpiegituren aurkako erasoak eteteko egindako proposamena babestu dute, prezioen igoera larriagotzeko arriskua baitago. Hori horrela, energiaren kostuari buruzko aldi baterako neurri zehatzak aurkezteko eskatu diote Batzordeari.

Gainera, erregaien garestitzeari eusteko eta elektrizitatea merkatzeko "atzerapenik gabeko" erantzuna eskatu dute, eta "aldi baterako neurri zehatzak" hartzea. Gatazkaren eragina herritarrengan eta enpresetan berehalakoa dela ohartarazi dute.

Hogeita zazpiek neurriak eskatu dizkiote Bruselari, prezio elektrikoen alderdi  guztietan jarduteko eta epe laburrera beherapen bat errazteko eskatu dute. Beti ere, herrialde bakoitzaren egoera kontuan hartuta.

Energia-eztabaidak agerian utzi du estatu kideen artean zatiketak izan direla emisioen merkataritza-sistemari buruz, eta energia-fakturan eragina duten faktoreetako bat dela adierazi dute. Uztailean berrikusiko dute gaia, aurreikusita zegoen moduan, baina Italia, Polonia edo Alemania bezalako herrialdeek doikuntzak defendatu dituzte, eta Espainia edo Portugalek sistema hori indartzearen alde egin dute, energia-trantsizioa arriskuan ez jartzeko.

Bestalde, goi-bilerak agerian utzi ditu Ukrainaren inguruko zatiketak ere. Liderren presioa ez da nahikoa izan 90.000 milioi euroko mailegua desblokeatzeko, eta Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak Hungariari leporatu dio blokeoa mantentzea. Hungariak eta Eslovakiak ez dute Ukrainari babesa emateko agiria sinatu, eta Volodímir Zelenski presidenteak energia hornidurari eusteko konpromisoa berretsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X