Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Osasun-langile bat, paziente bati txertoa inokulatzen. Argazkia: Europa Press
Canterburyn (Ingalaterrako hego-ekialdean) hasitako meningitis B agerraldi batek bi hildako eta gutxienez hogei kutsatu utzi ditu, oraingoz. Kezka zabaldu da herritarren artean. Farmaziak txerto-izakinik gabe geratu dira, gainera.
Gaitzaren agerraldia Canterburyko Chemistry diskotekan hasi zen, Kenteko Unibertsitateko ikasleekin. Izan ere, bi hildakoak Canterburytik gertu dagoen unibertsitate horretako ikasleak dira.
Erresuma Batuko Osasun Segurtasuneko Agentziak (UKHSA) baieztatu du B taldeko gaixotasu meningokoziko horren agerraldi "leherkor" bat ikertzen ari dela Kent eskualdean. Azken datuen arabera, 9 kasu egiaztatu dituzte laborategian, eta 11 ikerketapean daude.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ere agerraldiaren berri eman du, Genevatik, eta tratamendu goiztiarraren beharra azpimarratu du.
Ikasleak hil ondoren, eta hedapena mugatzeko asmoz, osasun-agintariek 2.500 dosi baino gehiago eman dizkiete Kenteko Unibertsitateko ikasleei, gertuko kontaktuei eta martxoaren 5etik 7ra klubean izandakoei.
Ez dago txertoa eskuratzerik
Agertu den meningitisa infekzio bakteriano larri bat da, garunaren eta bizkarrezur-muinaren inguruko mintz babesleak hantarazi ditzakeena eta, azkar tratatu ezean, hilgarria izatera irits daitekeena. Kontaktu zuzenaren bidez hedatzen da, musuen bidez edota edari bat partekatuz, baina ez da covida eta gripea bezain erraz kutsatzen.
Wes Streeting Erresuma Batuko Osasun ministroak esan du agerraldia ez dela "gertakari nazionala", baina egun gutxi batzuren buruan izandako gorakada esponentzialak kezka eragin die britainiar askori, eta B meningitisaren aurkako txertoa modu pribatuan hartu nahi dute.
Txertoaren prezioa 110 libra (127,35€) ingurukoa da dosi bakoitzeko, baina zikloa osatzeko bi eta hiru txerto artean behar dira (guztira, 254,71€ eta 382,07€ artean).
Bootsek, Erresuma Batuko kate farmazeutiko handienak, eta Superdrugek, herrialdeko bigarren txikizkari farmazeutiko handienak, beren webguneetan ohartarazi dute txertoaren "eskasia nazionala" dagoela, eta itxarote-zerrenda bat prestatu dute dosietako bat berriro eskuragarri daudenean lortu nahi dutenentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.