Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Petrolioaren prezioak gorakada handia izan du ostegun honetan, Ekialde Hurbileko energia-azpiegituren aurka egindako erasoen ondorioz. Brent upelak, Europan erreferentzia denak, 113 dolarren langa gainditu du, % 5etik gorako igoerarekin, Iranen kontrako erasoen aurreko 72 dolarrak oso atzean utzita.
Era berean, gas naturala % 30 inguru garestitu da Europako merkatuan, eta 70 eurotik gora dago MWh-a, funtsezko gas-azpiegituren aurkako erasoek bultzatuta.
Tentsioa areagotu egin da Israelek Irango South Pars gas aztarnategia bonbardatu eta Teheranek misilekin Qatarko eta Arabiar Emirerri Batuetako instalazio energetikoen aurkako erasoa jo ostean. Zehazki, Iranek Qatarko Rass Laffan gas natural likidotua ekoizteko konplexuari eraso dio, eta suteak eta kalte handiak eragin ditu, QatarEnergy enpresaren arabera.
Donald Trump AEBko presidenteak esan du bere herrialdeak ez zuela Israelen erasoaren berri, eta Israelek ez duela azpiegitura hori berriro erasoko, "Iranek herrialde errugabe baten aurka egiten ez badu, behintzat".
Gatazkak energia garraioa ere kaltetzen du, batez ere Ormuzko itsasartean, munduko petrolioaren bosten bat igarotzen den gune estrategikoa baita. Inguru horretako itsas trafikoa gelditu egin da ia, eta azken orduetan petrolio-ontziei eraso gehiago egin dizkiete. Hori dela eta, golkoko herrialdeetako ekoizpena murriztu behar izan da, eta horrek prezioen igoera bizkortu du.
Burtsetan beherakadak eta merkatuen gaineko presioa
Krisiaren eragina dagoeneko finantza merkatuetan islatzen da. Asiako burtsa nagusiek galera nabarmenekin itxi dute, Japonian % 3,6 inguruko beherakadarekin, eta Hego Korean % 2,7koarekin. Estatu Batuetan, Dow Jonesek eta Nasdaqek ere negatiboan amaitu zuten asteazkeneko saioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.
Hezbollahk ontzat jo du Libanoko su-etena eta Iran zoriondu du lortutako akordioagatik
Hala ere, xiiten miliziak akordioa lurraldea "erabat askatu aurreko" pausotzat jo du, eta Libanoko indar politikoei "jarrera nazional bateratua" eskatu die, Israelen aurrean herrialdearen subiranotasuna babesteko. Israelek, ordea, argi du momentuz ez dituela indar armatuak Libano hegoaldetik erretiratuko.