Errepublikanoen batzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errepublikanoek Obamari irabazteko ardura eman diote Romneyri

Estatuz estatu, Errepublikanoen Batzarrean parte hartzen ari ziren ordezkariek haien botoak iragarri dituzte, eta erabateko gehiengoa eman diote Massachusettseko gobernadore ohiari.
Iragarkia
"<img style=""float:left;margin:5px;"" src=""http://10.126.2.21/media/images/2012/08/29/703942/703942_romney_thumbnail.jpg""/><br/><strong>Mitt Romney, y su esposa, Ann efe</strong>"
18:00 - 20:00
Romney, Obamaren aurkari ofizial hautatu dute

Mitt Romney enpresari eta Massachusettseko gobernadore ohia aukeratu dute ofizialki Alderdi Errepublikanoaren hautagai azaroaren 6an izango diren AEBetako hauteskundeetarako, Barack Obama AEBetako egungo presidente eta hautagai demokratari aurre egiteko.

Estatuz estatu, Errepublikanoen Batzarrean parte hartzen ari ziren ordezkariek haien botoak iragarri dituzte, eta erabateko gehiengoa eman diote Massachusettseko gobernadore ohiari. Era berean, Paul Ryan Wisconsineko kongresista Presidenteordetzarako hautatu dute.

Azken zenbaketan, Romneyk 2.061 ordezkariren babesa lortu du; Ron Paulek, berriz, 190ena. Ron Paul izan da Romneyri babesa emateari uko egin dion hautagai bakarra.

Hori horrela, 65 urteko presidentegai errepublikanoak, azkenean, lortu du bere helburua, 2008an porrot egin ondoren, eta aurten hauteskunde-primario prozesu luze bati aurre egin eta gero.

Ziurrenik ostegunean hitz egingo du Romneyk Batzarrean, hautagaitza onartzeko eta Etxe Zurira iristeko erabiliko duen estrategia azaltzeko.

Hauteskunde-programa onartu dute

Bestalde, Alderdi Errepublikanoak hauteskunde-plataforma (hauteskunde-programa) onartu du bart egindako batzarrean. Abortu mota guztien eta legez kanpoko immigrazioarekiko jarrera epelen kontra egingo dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X