Elkarrizketa batean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israel eta Palestinaren arteko bakea lortu nahiko lukeela dio Trumpek

Siriako gerraren inguruan "mundu guztiaren iritzia ez bezalakoa" duela esan du, eta 'alt-right' talde ultraeskuindarretik aldendu da.
donald trump EEUU AEB efe
donald trump EEUU AEB efe

Donald Trump AEBko presidente hautetsia muturreko eskuinetik aldendu da, elkarrizketa luze batean. Gainera, aldaketa klimatikoaz ere aritu da, interes gatazkarik ez duela nabarmendu du, eta hedabide talde handien aurka egin du berriz.

Bestalde, kanpo-politikaz ere mintzatu da Trump. Siriako gerraren inguruan, "mundu guztiaren iritzia ez bezalakoa" duela adierazi du. Horrez gain, Israelen eta Palestinaren arteko bakea berak lortu nahiko lukeela azpimarratu du.

Hauteskundeak irabazi dituenetik, Trump gutxitan irten da Trump Dorretik, baina, horietako batean, The New York Times egunkariaren egoitzara joan da kazetarien galderei erantzutera, ordubetetik gora iraun duen elkarrizketan, hedabide hori askotan kritikatu badu ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X