Melania Trump
Kremlinek su-eten lokala baieztatu du, zibilak ebakuatzeko
Errusiak baieztatu du Ukrainarekin su-etena egingo duela, Oleshky hirian dauden zibilak ebakuatze aldera, eta Melania Trumpi eskerrak eman dizkio "operazio humanitarioaren koordinazioan" egindako ekarpenagatik.
Trumpek Jimmy Kimmel kaleratzea eskatu du, Etxe Zuriari buruz egindako parodiagatik
Ostegunean, Jimmy Kimmel Live programan, Kimmelek Etxe Zuriko korrespontsalen afaria animatzeko aukeratutako komediantea izan balitz esango lukeenaz parodia egin zuen. Parodiaren une batean, Kimmelek esan zuen: "Begira Melaniari, hain ederra. Trump anderea, alargundu zain dagoenaren distira duzu". Etxe Zuriko maizterrek gaitzetsi egin zituzten hitzak; Melaniak "gorroto eta indarkeriaren" erretorikatzat jo ditu.
Trumpen ohartarazpena Irani: "Eraso gehiago egon daitezke, eta bortitzagoak izango dira"
Trumpek esan du Irani "aukera bat bestearen atzetik" eman ziola eta egoerak "okerrera" egingo duela akordiorik ez badago.