AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donald eta Melania Trumpek 'memecoin' kriptotxanponak merkaturatu dituzte inbestidura baino lehen

Kriptomoneta memeak, 'memecoin' izenarekin ere ezagunak, txanpon birtual espekulatiboak dira eta Interneten biralizatutako memeetan inspiratuta daude.
Trump eta Melania azken agerraldi batean
Trump eta Melania azken agerraldi batean. EFE.

Melania Trump AEBko lehen dama izango denak bere "meme kriptomoneta" propioa kaleratu du igande honetan. $MELANIA izena du kriptotxanpon berriak, eta senarrak, Donald Trumpek, boterea hartu bezperan merkaturatu du.

Joan de ostiralean, Trumpek berak bere tokenaren berri eman zuen, eta haren kasuan, ukabila altxatuta duen presidente hautetsiaren irudia dakar txanpon birtualak, joan den uztailean Butlerren (Pennsylvania) hauteskunde mitin batean belarrian tiro egin ziotenean egin zuen keinu bera, hain zuzen.

Memedun kriptomonetak, 'memecoins' izenarekin ere ezagunak, txanpon birtual espekulatiboak dira.

Melaniaren kasuan, buruzagi errepublikanoaren emaztea agertzen da, zuri-beltzean, irribarretsu eta eskuak elkartuta, aurpegiaren zati bat estaltzen.

Saltzeko sortu diren webguneetan ohartarazten da Melaniaren eta Donald Trumpen 'memecoin' digitalak bildumagai digitalak direla, eta haien helburua dela "laguntza- eta konpromiso-adierazpen gisa funtzionatzea" $MELANIA edo $TRUMP ikurrak eta harekin lotutako artelanak irudikatzen dituzten balioekin, eta "ez daude bideratuta inbertsio-kontratu edo -balio izatera, ez inbertsio-aukera bat izatera ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X