ISRAELEK IRANI EGINDAKO ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen ohartarazpena Irani: "Eraso gehiago egon daitezke, eta bortitzagoak izango dira"

Trumpek esan du Irani "aukera bat bestearen atzetik" eman ziola eta egoerak "okerrera" egingo duela akordiorik ez badago.

WASHINGTON (United States), 12/06/2025.- US President Donald Trump (C), and First Lady Melania Trump (3-R), during the Congressional picnic on the South Lawn of the White House in Washington, DC, USA, 12 June 2025. Senate Republicans seeking to put their mark on the House-passed tax-and-immigration package, are considering raising the state and local tax deduction cap to $30,000, lower than the House’s $40,000 plan.  EFE/EPA/ALEXANDER DRAGO / POOL
Donald eta Melania Trump. Argazkia: EFE

Donald Trumpek ziurtatu duenez, bere Gobernuak "aukera bat bestearen atzetik" eman dio Irani bere industria nuklearrari buruzko edozein zalantza argitzeko eta akordio batera iristeko. AEBko presidentearen arabera emateko eskatu dio Irani, bestela, egoerak "okerrera" baino ez duela egingo.

"Ezagutzen duten ezer baino askoz okerragoa izango zela esan nien", azaldu du Trumpek Truth Socialen argitaratutako mezu batean. AEBren gaitasun militarra defendatu du, "urrutitik" mundu osoko "onena eta hilgarriena", baita. Israelenarena ere, "dudarik gabe suntsipen handien sortu dezakeena" delakoa. "Eta badakite nola erabili", gaineratu du.

Gauzak horrela, "ildo gogorreko" zenbait irandarren "ausardiaz" hitz egin du AEBeko presidenteak. Bere ustez, "heriotza eta suntsipen handia" egon da, baina uste du egoera beratu daitekeela: "oraindik denbora dago egoera aldatzeko; erasoak ere basatiagoak izango liratekeelako".

"Iranek akordio batera iritsi behar du, bestela ez da geratuko. Bere garaian Irango inperioa bezala ezagun zena salbatu daiteke". "Berandu baino lehen" egin behar dutela gaineratu du Trumpek.

Trumpek Fox Newsi egindako adierazpenetan onartu duenez, Israelek erasoen berri eman zion erasoa egin aurretik, eta Benjamin Netanyahu aliatuarekin bat egin du "Iranek ezin duela bonba nuklearrik izan" dioen tesiarekin. Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak, ordea, argudiatu du AEBk ez duela parte hartu Irani buruzko operazio militarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X