Lasterketan hildako 16 pertsonen izenak jarri dituzte Iruñeko Entzierroaren Monumentuan
Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Udalbatzako kideek eta Udaltzaingoko eta Gurutze Gorriko hainbat ordezkarik parte hartu dute plakaren inaugurazioan. Hildakoen izen-abizenen ondoan, ezbeharra gertatu zen urtea irakurri daiteke.