LGTBIQ+ Harrotasunak Euskal Herriko kaleak hartu ditu, askatasunaren alde eta faxismoaren kontra
Dozenaka jarduera egin dira lurralde osoan zehar LGTBIQ harrotasunaren egunean. Martxa garrantzitsuenak Bilbon (/eguerdian), eta Gasteizen, Donostian eta Iruñean (arratsaldean) izan dira, eta milaka lagun batu dira horietara.
Ehunka lagunek hartu dute parte Bilboko martxan. Argazkia: Europa Press.
Larunbat honetan, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira hainbat herri eta hiritan egiten ari diren sentsibilizazio ekintza eta manifestazioekin.
Euskal Herriko martxei dagokienez, Bilbokoak izan dira goiztiarrenak. Martxa nagusia, E28 Koordinadorak LGTBI+ kolektiboekin (Ehgam, kasu) antolatutakoa, 12:00etan abiatu da Casillatik.
Ortzadarraren koloreak izan dira nagusi Bilboko kaleetan, eta horiekin batera, nola ez, aldarriak; izan ere, "oraindik ere borrokan jarraitu behar" dela esan dute, berdintasunaren bidean lortutakoak arriskuan daudela ohartaraztearekin batera, mundu osoan bezala Euskal Herrian ere ideia faxistak indartzen ari direlako, nabarmendu dutenez.
Martxaz gain, hainbat kultur ekitaldi eta jai izan dira egunean zehar, aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-identitatearen aldeko erreibindikazio gisa, diskriminazioaren aurrean zero tolerantzia sustatzeko helburuarekin.
Bilboko Udalak ere bat egin du aldarriekin, "sentsibilizazio-kanpainak babesten ditu eta berdintasun erreala sustatzen du, aurreiritzirik gabe, pertsona guztiek beren nortasuna eta afektuak adierazteko aukera izan dezaten".
Donostian, martxa nagusia 18:30ean hasi da, milaka pertsona Boulevardetik abiatu direnean. Testuinguru horretan, Udalak adierazpen instituzional bat onartu du berdintasun osoa, duintasuna eta sexu- eta/edo genero-identitatea aske garatzeko eskubidearen alde.
Gainera, 20:00etan, Ballroom kulturaren erakusketa bat izan da Boulevardean, Vogue dantza erakustaldiarekin. Ekitaldia Giza Eskubideen Sailak eta Gazteriak antolatu dute, eta Iruñeko Kiki House of Anunnaki kultur taldearen eta Ballroom Donostia berritzaileko kideen emanaldiak izan dira.
Aurtengo ekimenen artean, LGTBI+ bandera bat margotu dute Peña y Goñi kalearen eta Colon pasealekuaren artean, Gros auzoan, eta Vogue dantza bat izango da Boulevardean.
Gasteizen, hainbat jarduera antolatu dituzte arratsalderako, LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldeko borroka agerian uzteko asmoz, tartean milaka lagun batu dituen martxa koloretsua.
Gainera, ospakizun horrekin bat eginez, LGTBI+ banderaren koloreekin apaindu dituzte udaletxeko fatxada, Floridako kioskoa, Arkupea eta Antso Jakitunaren kaleko pergola.
Ospakizunaren helburua da herritarrei gogoraraztea beharrezkoa dela LGTBI+ pertsonen bizitzak eta eskubideak babestuko dituzten lege-esparruak egotea.
Era berean, Iruñean, LGTBI+ taldeek (Ehgam, tartean) martxa bat egin dute 19:00etan Baluartetik abiatuta, faxismoaren gorakadaren eta mugimendu erreakzionarioen aurrean", "azken hamarkada hauetan lortutako eskubideak eta aurrerapenak" ukatzen dituztela salatzeko. Palestinako "genozidioaren" kontrako aldarri ere bihurtu da mobilizazioa.
Manifestazioa 19:20an hasi da, 'Transbollomarikak borrokan. Ez gure izenean. Harrotasun antifaxista' lelopean. Ibilbidean zehar 'Harrotasuna faxismoaren hilobia izango da', 'Gora borroka transbollomarika' eta 'Patriarkatua eta kapitala, aliantza kriminala' oihukatu dira. Hiriko kaleak zeharkatu ondoren, Gazteluko Plazan amaitu da martxa.
Bertan, E28J plataformak "faxismoaren gorakadaren eta azken hamarkada hauetan lortutako eskubideak eta aurrerapenak ukatzea helburu duten mugimendu erreakzionarioen aurrean transfeminismotik abiatutako erresistentzia" aldarrikatu du. Era berean, feminismo "trans baztertzailea" baztertu du, eta "aliantza plural eta sendoak" sortzeko gai den "borroka transfeminista" aldarrikatu du. "Ez dugu onartzen genero autodeterminazioaren aurkako diskurtsorik", nabarmendu dute.
Gainera, "pinkwashinhg"-a kritikatu dute, zeina "indarkeria kapitalista eta kolonialtzat" jo duten, "gure borroka bideratu duelako, irabazak lortzeko kontsumorako produktu bihurtuz eta gure nortasunak merkantilizatuz". Eta "gorputzaren, bizitzaren eta lurraldearen autodeterminazioa" defendatu dute.
Nafarroan berta, eguerdian, elkarretaratzea egin dute Nafarroako Jauregiaren atarian, Nafarroako Gobernuak deituta. Bertan izan dira erakundeetako eta alderdietako ordezkariak.
Maria Chivite presidentea buru, LGTBI+ kolektiboaren eskubideak bermatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute bilkuran.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.