Gazan hildakoen kopurua gora egiten ari denean, su-eten akordioa "datorren astean" lor litekeela esan du Trumpek
Israelgo Armadak gutxienez 50 pertsona hil ditu bart, haurrak tartean, Gaza Hirian, Jabalian, Deir al Balahn, Khan Yunisen eta Rafahn egindako erasoetan. Orotara, gutxienez 64 gazatar hil dituzte Palestina osoan.
Donald Trump AEBko presidenteak ostiral honetan iradoki duenez, baliteke "datorren astean" Gazako Zerrendan Israelen eta Hamasen arteko su-etena iragartzea. Martxoan Israelek hautsi zuen aurreko akordioa eta AEBk erabaki hori babestu zuen orduan. Bitartean, hildakoen kopurua gero eta handiagoa da Gazan; bart 50 gazatar gehiago hil ditu Israelek.
"Inplikatutako pertsona batzuekin hitz egin berri dut", esan zuen ostiralean Trumpek Bulego Obalean kazetarien galderei erantzunez. Gazako egoera "izugarria" dela onartu zuen, eta "arrazoi humanitarioak" argudiatu zituen esku hartzeko.
Horren harira, ontzat jo du Gazan laguntza banatzeko ezarri den sistema; izan ere, Trumpen hitzetan, "ustez herritarrak zaindu behar dituztenak (Hamas) janaria lapurtzen eta saltzen ari dira". Argudio horrekin berarekin justifikatzen du Israelek ere laguntzaren banaketa Gazako Fundazio Humanitarioak koordinatzea, NBEk eta gobernuz kanpoko erakundeek egin beharrean.
Hain zuzen ere, Trump sistema hori defendatzen ari zen bitartean, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia hura salatzen ari zen, sistema hori "jendea hiltzen" ari delako. New Yorken NBEren egoitzan egin zuen hitzartzean, Guterresek esan zuen NBEk bere gain hartu behar duela berriro laguntza humanitarioa banatzeko ardura. "Pertsona batzuk hiltzen ari dira beren familiak elikatzen saiatzeagatik. Janaria bilatzeak ez luke inoiz heriotza-zigorra izan behar", adierazi zuen Guterresek.
Gazako agintarien arabera, 500 pertsona baino gehiago hil dira banaketa-zentro horietan, gehienak Israelgo indarrek egindako tiroen ondorioz.
Gaza: 50 hildako egun osoan
Beren bizitza eta patuari buruzko erabakiak hartzen diren bulegoetatik urrun, gazatarrek okupazioko indarren etengabeko eraso indiskriminatua jasaten jarraitzen dute egunak joan eta egunak etorri.
Bart, 50 pertsona hil dituzte, haurrak tartean, Zerrenda osoko zenbait tokitan. 11 pertsona hil dituzte Khan Yunisen, kanpin-denda batean lo zeuden hiru anaia tartean; familia bereko bi kide hil dituzte Deir el Balahn; bi haur hil dituzte Jabaliako etxebizitza baten aurkako eraso batean; 31 palestinar hil dira Israelen bi erasotan, Al Tufa auzoko azoka txiki batean eta eskola batetik gertu; eta beste bat Rafahn, laguntza humanitarioa banatzeko zentrotik gertu.
Genozidioan adituek eta giza eskubideen aldeko taldeek salatu dutenez, garbiketa etnikoa egiteko gerra honek 56.300 hildako baino gehiago utzi ditu jada, eta 100.000 inguru dira zaurituak, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.
Hala eta guztiz ere, hildakoen benetako kopurua datu ofizial hori baino % 40 handiagoa izan daiteke, Khalil Shikaki politologo palestinarrak gidatutako ikerketa independente baten arabera.
Ikerketa hori egiteko, Gazako 2.000 etxebizitzatan egin dituzte galdeketak, ia 10.000 biztanleko lagina baliatuta, eta 2025eko urtarrilera arte Gazan Israelen erasoetan 75.200 pertsona hil dituztela ondorioztatu dute. Gorpu asko Gazako agintariek jakinarazi gabe lurperatu dituztela uste dute, edo hondakinen artean harrapatuta jarraitzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.