Gizon bat atxilotu dute Almerian, emaztea labankadaz hil ostean
63 urteko emakumea hilik aurkitu dute haren etxebizitzan, arma zuriz eragindako zauriekin. Ustezko hiltzailea erietxean atxilotu dute, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, ospitaleratuta dagoelako.
Senideak eta Polizia hilketa matxista izan den etxearen atarian. Argazkia: EFE
Polizia Nazionalak 60 urteko gizonezko bat atxilotu du Almerian, 63 urteko emaztea labankadaz hil izana egotzita. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, biktima haren amak aurkitu zuen bere etxebizitzan.
Ustezko hiltzailea erietxean atxilotu dute, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, ospitaleratuta dagoelako.
Pechina udalerritik gertu, bere burua hiltzen saiatu zen, autoa amilduta, baina bizirik atera da eta arriskutik kanpo dago.
Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak baieztatuz gero, urtean 21 litzateke indarkeria matxistagatik hildako emakumeak, eta 1.315 emakume 2003az geroztik.
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabat