Kayed Hammad itzultzailea Gazatik atera da bere emazte eta hiru seme-alabekin
Kayed Hamadek oso harreman estua du Mikel Ayestaran lankidearekin. Harremanetan egon dira une oro, baita une txarrenetan ere, eta, zorionez, lortu du senideekin Gazatik ateratzea. Ammanen izan gara berarekin, baina Malagara joatekoa da, bertan duen anaia batengana.