Euskal osasun sistemaren etorkizunari babes "sendoa eta irmoa" eman zaiola azpimarratu du Osasun sailburuak
EAEko osasun sistemaren etorkizuna diseinatuko duten ildo estrategikoen 24 dokumentuak onartu ditu ostiral honetan Osasun Itunaren Mahaiak. "Dokumentu bakar bat ere ez da aurrera ez egiteko arriskuan egon. Hirugarren fase honen babesa sendoa eta irmoa da", esan du Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.