Itzuli du dagoeneko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hoteleko langile batek lapurtu zuen Nadalen erlojua

Roland Garros txapelketa bitartean Rafa Nadal izan den hoteleko langile batek ostu zuen tenislariaren 300.000 euroko ordularia. Hala ere, egileak berehala aitortu du lapurreta.
Rafa Nadal tenislaria. Argazkia: EFE
Rafa Nadal tenislaria. Argazkia: EFE

Frantziako Poliziak atzo Rafa Nadali ostu zioten 300.00 euroko ordularia berreskuratu du, kirolariaren inguruko iturri batek adierazi duenez.

Astearte honetan konturatu zen tenislaria norbaitek erlojua ostu ziola, baina ordu batzuk beranduago Poliziak Paris hegoaldeko Corbeil-Essonnes pareko trenbidean, Le Parisien egunkariak argitaratu duenez.

Bertan ezkutatu zuen 38 urteko hoteleko langile batek. Giltza magnetiko batekin tenislariaren gelara sartu zela jakin zuen Poliziak, egunkariak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X