Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tavernier, Roger Michell eta Dupeyron, Urrezko Maskorragatik lehian

Fernando Eimbcke mexikarrak, Mariana Rondon venezuelarrak eta Jonathan Teplitzky australiarrak ere euren azken filmak aurkeztuko dituzte Donostiako Zinemaldian.
Bernand Tavernier
Bernand Tavernier zuzendari frantsesa. Argazkia: uimp.es

Bertrand Tavernier zuzendari frantsesa Urrezko Maskorragatiko leían arituko da, Donostiako Zinemaldiko 61. edizioan. Roger Michell "Notting Hill"eko zuzendaria eta duela 14 urte "¿Qué es la vida?" filmarekin irabazi zuen François Dupeyron ere bertan izango dira.

Fernando Eimbcke mexikarrak, Mariana Rondon venezuelarrak eta Jonathan Teplitzky australiarrak ere euren azken filmak aurkeztuko dituzte Donostiako Zinemaldian. Asteazken honetan Sekzio Ofizialeko atzerriko sei filmak zeintzuk izango diren aurreratu du, uztailaren 24an Espainiakoak zeintzuk izango ziren iragarri ostean.

"The Railweay Man (Un largo viaje)" filma britainiar eta australiar koprodukzio bat da, eta Colin Firth eta Nicole Kidman ditu protagonista. Eric Lomasen benetako historia kontatzen du: II. Mundu Gerran, japoniarrek britainiar ofizial bat bahitu zuten (Lomas), eta, erretiroa hartutakoan, torturatu zuen gizonezkoak bizirik jarraitzen zuela jakin zuen soldaduak.

Tavernierrek "Quai D'Orsay" aurkeztuko du, "Lanzac and Balin" komikiaren moldaera. Alexandre Taillard de Vormsen bizitza irudikatzen du satira politiko honek: Atzerri ministro bat boteretsuekin hitz egiteko prest dago beti, Bakearen Nobel Saria lortzeko helburuz. Aktoreen artean, Thierry Lhermitte, Raphael Personnaz, Niels Arestrup, Anaïs Demoustier, Julie Gayet, Josephine de La Baume eta Jane Birkin daude, besteak beste.

Albiste gehiago kultura

antton valverde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria

Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa

2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.

Gehiago kargatu