Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brad Pitt aktorea kolpatu dute, 'Malefica' filmaren estreinaldian

Vitalii Sediuk Ukrainako telebistako erreportariak Brad Pitt aktorea kolpatu du bart, Malefica Angelina Jolieren filmaren estreinaldian.
18:00 - 20:00
Ukabilkada jaso du Brad Pittek 'Malefica' filmaren estreinaldian

Vitalii Sediuk Ukrainako telebistako erreportariak Brad Pitt aktorea kolpatu du bart, Malefica Angelina Jolieren filmaren estreinaldian.

Estreinaldia Hollywoodeko Capitan Theatre zinema aretoan egin dute bart. Brad Pitt eta Jolie horren emaztea aretora sartzera joan diren unean, kazetariak hesi bat gainditu eta aktorea kolpatu du, poliziak jakitera eman duenez.

Sediuk berehala atxilotu dute eta 20.000 dolarreko fidantzapean espetxera sartu dute.

"Aurretik prestatutako erasoa dela uste dugu, baina oraindik ez dugu argitu", adierazi du Leonard Calderon poliziak.

Sediuk oso ezaguna da, Hollywoodeko beste aktore batzuei egindako txantxengatik. Aurretik, Leonardo Di Caprio besarkatu zuen, Adele abeslariaren agerraldi bat eten zuen eta Will Smith aktorea musukatu zuen Moskun.

Albiste gehiago kultura

antton valverde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria

Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa

2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.

Gehiago kargatu