Jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Addams familia' musikala Bilbora iritsiko da Aste Nagusian

Euskalduna jauregian egongo da ikusgai abuztuaren 16tik irailaren 2ra, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.
18:00 - 20:00
'Addams familia' musikal Bilbon izango da ikusgai Aste Nagusian

"Addams familia" musikala Bilboko Aste Nagusian izango da ikusgai, Euskalduna Jauregian, abuztuaren 16tik irailaren 2ra, Esteve Ferrer obraren zuzendari artistikoak azaldu duenez.

Ferrerek eta musikala egiten duten aktoreek, Morticia, Gomez eta Miercoles pertsonaiez jantzita, eta Lorea Bilbao Kultura arloko foru diputatuak ikuskizunaren xehetasunak azaldu dituzte gaur goizean. Sarrerak salgai daude.

Abeslariak, aktoreak, dantzariak eta akrobatak arituko dira oholtza gainean. Euskalduna etxe handi bilakatuko dute: "antzerkiaz gain, komedia, samurtasuna eta ikuskizuna" izango dira nagusi.

Obra 2009an estreinatu zuten Chicagon, eta 2010ean iritsi zen Broadwayra. Gaztelaniazko bertsioa Madrileko Calderon antzokian antzeztu zuten lehen aldiz joan den urrian.

Letsgo Companyk ("The Hole" eta "Dirty Dancing") ekoiztuta, hogei bat artista ez ezik, sei musikarik Broadwayko obraren jatorrizko partitura joko dute zuzenean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz inprimatu zen lehen liburuak azken eguna du Euskal Herrian

Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako lana, euskaraz argitaratu zen lehen liburua, Bordelen izan da ikusgai. Frantziako Liburutegi Nazionalak du liburuaren kopia bakarra, eta azken hiru hilabeteetan Baionako Euskal Museoan izan da ikusgai. Hainbat erakundek eta hautetsik bertan uzteko eskatu badute ere, Parisko liburutegira itzuliko da, hiru urtez ilunpean gordeta edukitzeko.

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X