Udako zinema hipotesietan endredaturik
Zinema aroez, zinema urtaroez tutik ez dakitenek harroxko samar esango dizute udan kasik zinemarik ez dela gure etxe ondoko areto korrienteetan.
Ezjakite ahoberoak bultzaturik mintzatu ohi diren horiek ia beti daude oker. Tronpaturik. Erraturik. Udan zinema bada. Are gehiago, beste zinema denboraldietan ikusterik ez dagoen, ez dugun, zinema berezi, arraro, bitxi, kasik xelebre nahikoa dastatzeko parada ezin hobea luzatzen digute bukatzear den uztailak eta hastear dugun abuztuak. Estreinaldi itzelik ez den une honetan, super heroi eta super bilau guztiak udazkenerako maltzurkeriak prestatzen ari direla, ezkutu izan diren tamaina txikiko edo ertaineko heroi zeluloidezkoek hartzen dituzte derrepentean ez hain korrienteak diren gure etxe ondoko aretoak.
Esaterako eta gaur bertan. Osteguna, 28 a. Uztaila. Non zaudete? Iparraldean akaso? Bisitan? Paseoan? Ardo onak erosten? Hondartzan? La Corniche izeneko kostalde famatuan edo gure hizkuntzaren tenplua den Zuberoako, Lapurdiko edo Behe Nafarroako barnealdean? Ba…. Harrapatu La Bande Passante kolektiboak luzatzen digun gonbita. Lapurdiko Getaria herrian (bertakoak dira, hainbat kortsarioz gain, Labèque ahizpak, pareko gutxi duten piano-jotzaileak). Arratsaldeko (kasik gaueko) 20:30ean.
Hortxe eta orduantxe izango da ikusgai eta eztabaidagarri, Getari Enea aretoan, L'hypothèse démocratique – Une histoire basque, bazterrak astindu eta haizeak harrotu izan dituen filma. Thomas Lacoste filosofo, pentsalari, polemista, idazle, sortzaile, eragile, ekintzaile Bordelekoak eginda, Buscando a Eric, Ladybird edo Riff-Raff bezalako lanak sinatu dituen Ken Loach betiereko matxinoak sostengatua eta Senpere aldean eta aldetik errebolta guztietan sartzeko prest diren Gastibeltza Filmseko ekoizleek babestua.
Munduak korritu izan ditu gure herria hamaika zatitan hautsi izan duen herio-odol—gorroto-ezina-tristura-errepresioz gainezka izan den gatazkari begirada botatzen dion dokumental honek. Parisen izana da. Baita Korsikan ere. Frantziako Tolosan. Avignonen (bitxia eta arras esanguratsua bertako aretoaren izena… Utopia).
Izan da Iparraldean, Baionako L´Atalanten. Izan da hamaika lekutan. Baina ez baduzue horren berririk izan, gaur duzue aukera. Gazia da proposamena baina interesgarria, polemikoa oso, ziurrenik. Apur bat leuntzeko asmotan, ardotxo bat eta mokadu bat hartzeko gonbita ere egina da. Zazpietan arrima zaitezkete topo eta topa egitera.
Bai. Badago zinema gurean. Udan. Esan, zein larrialdi klimatikoaren erasoen kontrako aterperik onena areto freskatu bat baino?
Ez, pantailak ez dira itzaltzen udan. Ezta zineklubekoak ere.
Ez didazue sinesten? Ba hurbil zaitezte datorren asteartean Errenteriara. Abuztuaren 2an, familia osorako eskaintza du Ozzinema klubak: hamaika sari eta txalo zaparrada ziento jaso duen animaziozko deabrukeria den The Mitchells vs the Machines…
Kontatu dizuedan guztia kontatua ere, etxean nahiago duzuela gin-tonika? Ez izan kezkarik: Filmin plataforman hasi berri da Atlàntida Film Fest 2022koa. Filmen ehizan ibiltzea da, hor, proposamena. Ordu zehatz batzuetan estreinatzen baitira eta egun (edo gau) jakin batzuetan. Harrapa itzazue edo… betiereko damutu, ez baita hemen, bigarren aukerarik.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.