Martxan da Gasteizko Askabide klinikaren aurrean protesta egin zuten 21 lagunen aurkako epaiketa
Zigor arloko 1 zenbakiko epaitegiak ahozko hiru saio ditu aurreikusita aste honetarako: astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte saioak. Lehenengo egunean lekukoek hartu dute hitza.
Duela hiru urte Gasteizko Askabide klinikaren aurrean abortuaren aurkako protestak egin zituzten 21 lagunen aurkako epaiketa hasi da, lekukoen deklarazioarekin.
Zigor-arloko 1 zenbakiko epaitegiak ahozko hiru saio ditu aurreikusita aste honetarako. Astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte saio horiek, eta bigarren egunean hartuko dute hitza akusatuek.
Epaitzen ari diren elkarretaratzeak zortzi egunetan egin ziren, 2022ko irailaren 28tik azaroaren 4ra bitartean, Askabide klinikaren aurrean, Gasteizen.
Zentroko zuzendaritzak Ertzaintzaren aurrean salatu zituen protestok, eta 21 pertsona identifikatu zituzten.
Fiskaltzaren ustez, derrigortze delitua gertatu zen. Horregatik, bost hilabeteko espetxe zigorra eskatu du 21 akusatuentzat, haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea eta klinikako langileen jarduera oztopatzeagatik.
Hala ere, Fiskaltzak proposatu du zigor alternatibo gisa gizartearentzako lanak egitea 100 egunez, eta hiru urtez klinikara hurbiltzeko debekua ezartzea.
Defentsak, bestalde, absoluzioa galdegin du, uste baitu elkarretaratzeek ez zietela klinikako erabiltzaileei eta langileei eragin. Are gehiago, otoitz egitera eta pankartak erakustera mugatu zirela diote, adierazpen askatasunaz baliatuta.
Akusazio partikularraren esanetan, "40 egun bizitzaren alde" erakundeko kide dira epaituko dituzten 21 pertsonak.
Erakunde horren webguneak jasotzen duenez, "abortuarekin amaitzeko tokian tokiko kanpainak" egiten dituzte, "otoitz eginez, baraua eginez, komunitatea sentsibilizatuz eta abortuen aurrean egunero eta etengabe esnaldi baketsua hauspotuz".
EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Sumarrek jazarpena gaitzetsi dute
EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Sumarrek gaitzetsi egin dute "talde ultrakatolikoek, abortuaren aurkako taldeek edo antzekoek egindako edozein jazarpen adierazpen edo ekintza", eta babesa eman diote Askabide klinikari.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.