Nigra sum… baita gaztea eta azkarra ere
Estreinatu berri da gurean Wakanda Forever film erraldoia, Black Panther mugarik gabeko eta sona handikoaren jarraipen elegante eta sutsua. 2018an plazaratutako lehen pelikula hark Estatu Batuetako beltzen urguilua (ber)piztu zuen sekulako indarrez.
Afrikan giza lapurrek eramandako esklabo haien ondorengo askoren ustez, existitzen ez den (ala bai, nork daki?) Wakanda herriaren Tchala erregeak, Marvel argitaletxearen komiki batean aspaldi zaharrean sortuak, euren arrazakideengan Barak Obamak berak, Martin Luther Kingek berak, Malcolm Xk berak, Jesse Owensek berak, Rosa Parksek berak edo Angela Davisek berak izandako eragina izango zuen Alabamako, Detroiteko, New Yorkeko beltzengan.
Mexikoko Joko Olinpiko haietan eskularru beltzez jantzitako ukabila altxatu zuten kirolari haien parekoa zen Black Panther zeluloidezko superheroia. Beisbol eta futbol amerikarraren zelaietan AEBko ereserkia entzuten denean, euren arrazaren alde belauniko baina harro demonio agertu ohi diren horien iguala.
Burua makurturik ibiltzera ohitu ziren haien seme-alabek erreferentzia eta amets hartu zuten 2018 hartan Wakanda, existitzen ez omen den erresuma (ez al da ba euskaraz esaten izena duen orok izana duenik?).
Historian zehar bitan saiatu izan dira esklabo izandako horiek beren aberri propioa sortzen: Liberian Haitin nola. Saiatu. Zazpi ahaleginetan eutsi, mundu zuria kontra zutela. Borroka eta porrota…
Agian oraingoa dute benetako beta, esperantza guztiak errealitate bihurtuko dituen lurrean, Denboratik at, Espaziotik at bada ere, binetetan zein pantailan erraz asko aurki daitekeen Wakanda erreinuan.
Hala ere, Liberiak eta Haitik izan zituzten arerio bertsuak ditu Wakandak, milurtekoetan zehar planeta nahi zuten erara kudeatu izan duten horiek, hots.
Black Panther hark milioiak eskuratu zituen munduko aretoetan. Baita garrantzi eta esanahi handiko sari pottoloak ere. Beste hamaika filmek egin zuten amore bere aurrean, denen gainean zela onartuz.
Baina Patua sarri da bastart eta zikoitz samarra. Tchala erregea antzezten zuen Chadwick Boseman minbiziak jota hil zen, 44 urte zituela. Pena samin-saminetan geratu zen komunitate beltza, buruzagirik gabeko armada balitz bezala.
Alta, altxatu ziren berriro, eta egun multibertsoko pantaila guztietan ikusgai den Wakanda Forever filma gauzatu zuten; hildako erregeari, zendutako aktoreari omenezko ekoizpen ikaragarria.
Mina dario gidoiari. Mina irudiei. Baina aho guztietan oihu, orro, bera: Wakanda Forever, Betiereko Wakanda! Eta bertan, handinahiko gobernu guztiek desiraturiko Vibranium metal nobleaz egindako lantzaz armaturik, emakumezkoen armada garaiezina. Eta bertan, Angela Bassettek antzeztutako erregina menderaezina. Eta bertan, zientzia guztien jabe den printzesa bat, motorren gainean, gidari abila. Eta bertan, 18 urteko neska zientzialaria, parekorik ez duen asmatzailea. Ozen ematen du bere dohainen berri: Gaztea naiz, Azkarra naiz. Beltza naiz. Emakumea naiz.
Esaldi horiek gaurkotzen/ahalduntzen dute Kantarik Ederrena liburuaren aldarrikapen hura. Gogoan? Latinez honela dio: Nigra sum sed formosa filiae Jherusalem. Euskaraz, berriz, honela egiten du berba Elizen Arteko Biblia delakoan: Beltzarana naiz, baina ederra; oi Jerusalemgo neskatxok: beduinoen oihal-etxolak bezain beltzaran. Salomonen jauregiko errezelak bezain eder.
Orain bizirik balego, nigra hura, honela mintzatuko zen, ziur, pantailatik: Beltza naiz eta harro; nire aberria defendatuko dut giza otsoen kontra, itsasotik datorren arerioaren kontra, Wakanda Forever.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.