Ginoideak Pandorako izakiak gainditu zituenekoa
Ez dakit ginoide hitzak zer esan nahi duen dakizuen ala ez. Nik neuk pasa larunbat arte ez nuen ez entzunda, ez esanda, ez idatzia. Baina aditu bezain pronto, hiztegian aurkitu orduko eta bere esanahiaz jabetu ondoren, nire hitz begikoen zerrendan sartu dut. Puntaren puntan, goiko aldean.
Egia esatearren, ez da atzo bertan asmaturiko berba eta, ziurrenik, zientzia-fikziozko literatura eta zinemaren zale amorratuek, porrokatuek, bazuten horren berri robotak agertu ziren momentutik. Nik neuk, ordea, ez.
Denok dakigun bezala, Kultur Orokorraren kontua baita, jakin banekien nik robot hitzaren jatorria. Akordatzen?? 1920 urtean, Karel Chapek antzerkigile txekiarrak zientzia-fikziozko lan bat idatzi zuen Robots Universales Rossum izenburukoa. Hantxe ziren gizaki artifizialek robotniks zuten izena. Badirudi Joseph anaiari otu zitzaiola deitura…
Gero gerokoa. Dakigun guztia. 1927an, Fritz Langek eta Thea von Harbouk filmatu zuten gure amesgaiztorik deliziosenetan behin eta berriro agertzen den Metropolis lan paregabea. Eta bertan, etorkizun maltzur baten sabel ilunean zineman izan den robotik ederrenetariko: Maria! Garai haietan, berriz, inork ez zekien. Joandako urte beltz, metalezko haietan inork ez zuen, artean, androide hitza asmatu/amestu. Orain, ordea, ederki dakigu Metropoliseko Maria ez zela izan soil-soilik zinema kasik jaio berri hartako estreinako robota, ezta bakar-bakarrik lehen androidea ("gizakiari berari dagozkion mugimenduez, itxuraz eta funtzioez apaindutako, ondutako edo ahaldundutako robota", hots) ere. Baizik baizik baizik eta hasiberria zen mende haren hurrrengoan asmaturiko hitzak definituko lukeen ginoidea!
Izan ere, egun hasi dira zientzialariak, artistak, pentsalariak, informatikako adituak, Adimen Artifizialaren dohain eta peril guztien ikertzaileak, bioetikan ardura dutenak robot androideak eta robot ginoideak bereizten. Orain gutxi. Blade Runner eta Blade Runner 2049 film apartak estreinatu zirenean ere (bata 1982an, 2017an bestea), gizakiari berari dagozkion mugimenduez eta funtzioez apaindutako, ondutako edo ahaldundutako robot hark eme, andrazko, emakumezko itxura zuenean izendatu ahal izateko hitzik ez genuen. Inork ez zuen artean sortu. Alta, emakumezko itxura zuten androide eder batzuk izan baziren Blade Runner bietan. Izenak gogoan? Rachael, Zhora Salome, Pris Stratton… Baina bai Ridley Scottek, bai filmaren ardatza izan zen nobelaren Philip K. Dick autoreak, bai gidoigileek, bai guk erreplikanteak deitzen genituen. Ardurarik gabe.
Orain badakigu euripean malkoak nola, gure oroipenak ezabatuko direla zion gizonezko robot paregabea, Roy Batty hura, erreplikante androidea zela eta aipaturiko beste hirurak erreplikante ginoideak.
Derrepentean, 2023 urteak zazpi egun baino besterik ez zuela, estreinatu zen gure etxe ondoko pantailetan (baita gure etxe urrutikoetan ere, AEBkoetan, kasu) M3gan izenburuko film izuzkoa. Boteprontan ohartu ginen zein izan zen Ekialde Urruneko Magoek utzitako oparia: hitz bat! Bai, zuzen zaudete, izkribu honetan dagoeneko 4 aldiz agertu den hori: ginoidea. Deskubritu orduko, barra-barra ekin genion erabiltzeari. Egokia eta polita baita. Egokia, bai. Zeelanda Berrikoa den Gerard Johnstonek zuzendua, milurteko honetako mito beldurrezko sorta berdingabea sortu duen James Wanek ekoitzia, beltza eta emakumea den Akela Cooper gidoigile prestuak idatzia, filmak ez parekorik ez lehiakiderik duen gaur egungo/biharko panpina aurkezten digu, Adimen Artifizialaren azken miraria. Hizketan badaki baina atzoko panpin askok ere bazekiten berbetan. Ibiltzen badaki, baina hori ere ez da nobedaderik. Baditu gizakion dagozkigun hainbat funtzio ginoide honek baina ohituak gara horrelakoak ikusten.
Kontua…zera, M3ganek (Model 3 Generation Android, hots) ikasi egiten du jostailu duen neskarengandik/neskarekin. Garatu egiten ditu bere ahalmen harrigarriak. Gauza da oraindik nerabea ere ez den gizaki horren sentimenduak ulertzen, aztertzen, interpretatzen eta….nahi duen moduan manipulatzen. Laburbilduz, badaki , azeri, edade gutxiko gizakiak mendeko bihurtzen…
Zergatik eta nola? Pelikulak azalduko dizue ederki. Batzuen kodiziak bultza, besteen ezinak eraginda, zinemaren magia beltzaren ondorioz…
Ez pentsa, filma ez da bakarrik panpina hilgarri baten inguruko istorioa (nahiz eta guk pantailan agertu izan diren panpina beldurgarri ororen esklabo eta adoratzaileak izan), gai pila metatzen ditu pelikulak eztabaidarako, gogoetarako, ortodoxia politikoak itota den gure munduan. Amatasunaz egiten du hausnarketa. Bioetikaz ere, kariñoaz. mendekotasunaz….Horrexegatik, akaso bai Estatu Batuetan bai Europan estreinatu zen asteburuan, ginoide honek James Cameronek Avatar 2an sortutako Pandora unibertsoko kreaturak gainditu zituen erraz asko diru-leihatiletan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.