Berbagailua eta Atartea guneak estreinatuko ditu Durangoko Azokak, podcasten eta Arte Ederren plazak
60. edizioan, 285 erakusmahaitan paratutako 1.000 nobedadetik gora, inoiz baino gehiago, eta 273 ekitaldi eskainiko ditu DA Kulturaren Jaialdiak. Egitarau osoa iragarri dute, gaur, Landakon.
Durangoko Azokak 60 urte beteko ditu, baina aurrera begira jarraitzen du, nola ez, gaur, asteazkenarekin, abenduaren 5etik 8ra Kulturaren Jaialdiak eskainiko dituen jardueren egitarauaren aurkezpenean, antolatzaileek azaldu dutenez: “Atzera begirako nostalgian erori ordez, harro aldarrikatu nahi dugu gaur Durangoko Azokak izandako bilakaera eta pozik heltzen diogu aurrean dugun erronkari”, adierazi du Beñat Gaztelurrutia Azokaren koordinatzaileak.
Guztira, Landako gunean, 175 saltzailek 285 erakusmahai jarriko dituzte, 1.026 kultur nobedade egongo dira salgai: 694 liburu, 163 musika ekoizpen, 30 aldizkari eta bestelako 139 ekoizpen (fanzineak, audioliburuak, podcastak…).
Gainera, 273 ekitaldi programatu dira sortze lan horien inguruan, Durangoko Azokaren espazio guztietan, tartean, bi gune berrietan: Berbagailua (Podcasten Plaza) eta Atartea (Arte Ederren Plaza).
Gainera, gaueko egitaraua berreskuratuko du Azokak. Landakoko saltokia itxi eta gero, gauetako kontzertuak izango dira: hilaren 5ean Lukiek eta Ezezez, eta 6an Mirua eta Naxker. Gainera, 6an Behe Bandakoen errezitaldia eta bostOK konpainiaren emanaldi bat ere egongo da iluntzean; eta abenduaren 7an Formol laborategiaren ikuskizuna, Bittor Kapanaga kulturgilea omentzeko ekitaldia eta Gaua filmaren emanaldia, Paul Urkijo bertan dela.
"Gaua"
“Gaua”n ez galtzeko koordenadak: pelikularen materiala primizian
Paul Urkijoren hirugarren film luzea ostiralean, hilak 14, iritsiko da zinema-aretoetara. Lehenago, Urkijok berak pelikularen gako batzuk eman dizkigu primizian, gauean murgiltzeko mapa modura erabil ditzagun.
Egitarau osoa durangokoazoka.eus webean kontsultatu ahalko da.
Guneetako arduradunek programazioko hainbat ekitaldi azpimarratu dituzte, hala nola Joxe Azurmendi omentzeko ekitaldia (abenduak 8an), Miranderen inguruko mahaingurua Talaian; Azokan aurkeztuko diren lanak ilustratu dituzten 20 egileren erakusketa eta iazko Sormen Beka irabazi zuen Irati Bazetaren Harien isla erakusketa Atartean; 49 liburu aurkezpen eta 34 kontzertu Ahotsenean; eta Jone, batzuetan eta Gaua film luzeen emanaldiak eta Piztiak telesailaren estreinaldia Irudienean; azkenik, Szenatokia arte eszenikoen gunean bederatzi konpainia arituko dira: egunero hiru taldek parte hartuko dute, bina emanaldirekin.
Gainera, abenduaren 7an, igandearekin, Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko “geldialdia eta elkarretaratze kulturala” egingo dute, 14:00etan.
Abenduaren 5ean, ateak zabaltzearekin batera, Ikasle Goiza izango da Durangon, baina Azoka zabalik egongo da bisitari guztientzat, ohiko ordutegian (10:30 – 20:00). Azken egunean, baina, 18:00etan itxiko da, bi ordu lehenago.
Bukatzeko, bisitariei garraio publikoa erabiltzea gomendatu diete, eta autoz doazenentzat autobus zerbitzua egongo da abenduaren 6tik 8ra, Iurretako autobide irteeratik Landakora.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.