Muntaian galdu genuen hori guztia
Ederki asko dakizue, zinejaleok, muntaia aretoan sortzen direla pelikulak. Zuzendaria ondoan edo (batek daki) hor, urrun-urrunean, auskalo non, galduta edo ekoizleen aurrean amore emanda dagoela, muntatzailea gidoian, kameran edo soinua harrapatzen duten gailuetan ez zegoen filma eraiki/eratu/altxatu/asmatu dezake filmaturiko materialarekin.
Beste erritmo bat ezarriko dio, kontatzeko beste modu bat erabiliko du. Kenduko du hori hortik. Hartuko du handik baztertutako irudi zenbait. Josiko. Ala txikituko. Kamerak ikusi ez zuena muntatzaileak ikusiko du. Gidoian ez ziren dialogoak berak aurkituko ditu zaborrontzian. Soinu nahasketan agertzen ez ziren xuxurlak berak adituko ditu.
Dirutza gastatu zuten arte zuzendariak, ekoizpen buruak eta ekoizleek ere plano, eszena, sekuentzia jakin bat lortu ahal izateko. Dirutza. Denbora. Orduak. Egunak. Bete-beteko arduraldian ibili izan dira 24/7an.
Alferrik. Muntaketa aretoan zeluloide jostunak eta zinemagileak sumatuko, antzemango dute (agian, apika, nork daki?) plano horrek, eszena horrek, sekuentzia horrek ez dutela funtzionatzen kontakizunean. Oztopo jartzen omen dio zimena narratibari. Pertsonaiak trabatu egiten bide ditu. Beraz, pelikulatik kanpo geratuko dira; penaz baina damurik gabe desagerraraziko dituzte horrenbeste esfortzu eskatu, exijitu zuten irudiak.
Zorrotz eta errukigaitz jo behar du beti muntatzaileak. Inoren malkoek eta aieneek ez diote bihotza ukituko. Sortu behar du(t)en pelikula besterik ez du izango esku artean, begi aurrean eta pentsamenduetan.
Orain arte idatzitakoak apokaliptiko samar dirudiela badakit. Agian pixka bat exajeratu egin dut. Ez gehiegi, ordea. Pelikulak muntaketa aretoan eraldatu daitezkeelako aldarrikatu zuten sortzaile askok aspaldian Director´s Cut delakoa, Zuzendariaren bertsioa, nolabait esateko. Zinema industria erraldoia den herrialdeetan dirua jartzen dutenek azken hitza izan ohi zuten (dute?) eta beren ustez enpresaren onerako izan zitezkeen aldaketak egiteko eskubidea gordetzen zuten beraientzat. Azken finean, film baten jabe benetakoa, bai Burtsan, bai banketxeetan, bai epaileen aurrean, ekoizlea da. Zuzendariek zuten aukera bakarra auskalo noiz eta non estreinatuko zen euren bertsioa gordetzea zen.
Hala ere, ez pentsa guk maite dugun zinema moderno eta nahiko librean muntaketa jarduera basa eta bihozgabea denik. Ez, gure etxe ondoan egiten diren pelikuletan eskuz esku, buruz buru, begiz begi egin ohi dute lan muntaia gelan zuzendariak eta editoreak. Euskal zineman badira, dagoeneko, bikote interesgarriak jardun horretan. Esaterako, Estibaliz Urresolak eta Raul Barrerasek osatu zutena, 20000 especies de abejas ikusi dugun pelikula (eta ez bestelako bat) izan zedin…
Baina ezin ukatu, muntaia aretoan sartzen direnean biek ala biek ederki dakite oinaze bizian emango dituztela orduak, egunak, asteak. Nahiz eta gero, pantailan agertzen denak erabat poztu. Biak ala biak
Har dezagun, kasurako, galdu ezinezko duzuen Victor Iririareteren Sobre todo de noche-n gertatutakoa. Izugarria den zine puska honek zeluloide klasikoaren manerak leial maneiatu eta gobernatzen dituen arren, badu non esperimenturik egin, non ausartu, non ikuslearen segurantza azpikoz gora jarri. Baditu hiru paisaia, hiru erritmo, hiru argi mota. Donostia, Madril eta Portugal. Bazituen egileak exijentzia eta ardura ikaragarriak, hiru horien arteko orekari eutsi beharra, izan ere. Zer orekaz ari gara? Irudietakoaz, kontakizunarenaz eta zinemari zor zaion leialtasunari dagokionaz.
Madrilgo pasarteetan, lantalde guztiek jo ta ke jardun zuten berrehun lagunek parte hartu behar zuten eszena bat prestatzen. Gauez filmatu behar zen. Complutense Unibertsitateko errugbi zelaian. Kontatu nahi zutena, zera: emakumezko talde biren arteko norgehiagoka basa baten osteko ospakizunak. Jende guztia txaloka, oihuka eta dantzan dagoela, ezeri erreparatu gabe hortik pasatu behar zuen Lola Dueñas aktoreak, bere pentsamenduek hartua. Momentu batean, kamerak jokalarien mugimenduak izoztuko zituen…
Goya sarietarako izendatu duten Izaskun Urkijo arte zuzendariaren, soinu maistra den Alazne Ameztoyen eta efektu bereziez arduratzen direnen ahaleginak ikaragarriak suertatu ziren. Zaila da gauez filmatzea. Zaila horrenbeste jendea mugitzea, mugiaraztea. Zaila zelaiaren inguruko etxeetan bizi direnak ez molestatzea… Nola edo hala, gainditu zuten erronka. Dotore eta ausart gainditu ere… Topa egin zuten denek.
Baina, baina, baina, muntaia aretoan sartzerakoan, eskarmentu handia duen Ana Pfafek eta bere lehen film luzea sortzen ari zen Victor Iriartek, zera antzeman zuten: eszenak ez zuen pantailan ondo ematen, ez zuen funtzionatzen, erritmoa luzatu eta moteldu baizik.
Bai, bazen, dudarik gabe, filmaturiko eszenarik garestienetarikoa, baita, paper gainean eta kamera aurrean, garrantzi handienetarikoa ere. Alta, ez zuen balio kontakizunerako. Eta hantxe geratu zen. Zaborrontzian? Ez, horrenbeste ez. Pelikula DVDn agertzen denean, gehigarri gisa jasoko dugu opari…
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.