Kamerek dir-dir egin zuten Cannesen
Kalapita handia aurten Canneseko bazterretan, baita egunero aldatzen den alfonbra gorriaren gainean ere. Ez, zinemaldiaren ikurra den oihal hori ez dute gaueko/goizeko ordu txikietan eskobatzen edo xurgagailu robotikoa pasatzen. Ez, argia urratu orduko, jaialdiak irauten duen 15 egun guztietan, prekarietate gorrian lanean diharduten beharginek jasotzen dute 80 kiloko alfonbra famatua eta berria jarri.
Egun eta gau iskanbilatsuak, bai, 2024ko hauek, ederki dakizuen bezala. Protestak deitu dituzte hainbat eta hainbat kolektibok. Frantziako Me Too mugimenduko izenik ospetsuenek eta, justu, jaialdian, ezkutuan, komunak, korridoreak eta aretoak garbitzen, zaborrontziak husten eta konponketa txikiak egiten orduak ematen dituzten aipatu langile horiek, dauzkaten lan baldintza eskasak salatu dituztenak. Denek dakite Cannes bezalako pantailarik, pankartarik, erakusleihorik, bozgorailurik ez dela. Eta, arrazoi eta eskubide osoz, abaguneaz baliatzen dira euren erreklamazioak ozen aldarrikatzeko…
Halarik ere, hain da erraldoia Canneseko tamaina, neurria (ez naiz fisikoaz ari) ezen dena gerta daiteke aldi berean eta leku berean: manifestazioak, poliziarekiko talka, izarren amorrua eskaileretan, akreditatuen tirabirak aretoetan lekua lortu ahal izateko, paperezko egunkariak ozenki saltzen dituzten langile prekarioen joan-etorriak La Croisette pasealekuan barna eta…. oraindik kasik existitzen ez den teknologiak sorturiko azken zinema kamera batzuen aurkezpen goi mailakoa. Horren goi mailakoa ze Carlton eta Majestic bezain luxuzkoa den Martinez hotela (La Croisetteren beste puntan dagoena, hots) erreserbatu baitzuen Sony konpainiak horretarako.
Bai, hilaren 16an izar bakar bi ziren Martinezen saloi eleganteetan: Venice 2 eta Burano izeneko zinema kamerak. Horien adoraziorako ziren elkartu sona handiko argazki zuzendari eta teknikari digitalak, hala nola Paddington eta Maléfica filmetan esku hartutako Adam Shell eta Civil War zein Mission Impossible: Fall Out argiztatu dituen Rob Hardy maisu berdingabea.
Ikaragarriak dira laster merkaturatuko diren bi kamera horien ezaugarriak, objektiboa dute inoiz eta besteek baino zabalagoa, gauza dira filmaketa anamorfikoa (aspaldi zaharrean Piero della Francesca pintoreak perspektiba inguruko ikerketetan ari zela azaldutako prozedura, gure begiak gozo engainatzen dituena…) ahalik eta hobekien lortzen. Barruko grabaketarako aukera markaz fuerakoa izanda, kolore guztien ñabardura oro harrapatzen du leiarrak, lenteak…
Horrelako zertzelada teknikoez aritu ziren adituak, adoratzaileak Martinez hotelean, champagne fineko kopak eskuan zutela. Luze mintzatu ziren, itsasora begira balkoian, karelean, aurrerantzean ekoizpen birtualetarako nahitaezkoa suertatuko den Crystal Led pantailaz eta PVM-X3200 edo LMD-A180 monitoreez ere.
Festa bat izan zen 16ko hori. Festa teknikoa, gama altukoa. Urguilu handiz aipatu zuten Sonyko nagusiek Cannesen lehian borrokatzen duten filmen artean zeintzuk izan diren euren kameraz filmaturik. Esaterako, Kevin Costnerren Horizon, An American Saga edo Leos Caraxen C´est pas moi.
Topa egiten ari zirela, Croisettetik pasa ziren, protestan, zinemaldiko langileak. Sonyren gonbidatu batzuek, aurkezturiko kamera horiek hartu eta filmatu…
Handik egun gutxira, Canneseko alkateak prentsa atzerritarra hartu zuen Probentzako erara prestaturiko hamaiketako batean. Hantxe ere, Suquet auzo historikoko txokoetan, aldarrikapen eta pankartak
Bai, ezer ez da ezinezkoa Zinemaren Joko Olinpiko hauetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.