Inperioak baino zabalagoa
Urte gastatu bat joan berri zaigun honetan, urte dastatu gabea etorri berri zaigun honetan, hasiko gara betetzear ditugun gauak eta egunak zeluloidezko zertzeladaz blaitzen, gainezka egiten?
Frantziako Premiere Max plataforman (sarbidea dute, jakina asko, Iparraldeko irakurle/entzule/ikusle gureek baina baita ere, Bidasoa ibaiaren ondo-ondoan, oso hurbilean, bizi garen Hegoaldeko hainbatek) igo berri dute, bai alokatzeko (4,99 euro) bai erosteko (11,99) hemen zein galaxiako inperio guztietan horren sakon maitatzen dugun Jacques Audiarden Emilia Pérez marka eta definizio guztiez fuerakoa, aparta, sekulakoa, itzela; Oscarretako lehiarako entrenamendu urrezkoetan, planetan antolaturiko sari banaketa denetan jaun (andre) eta jabe dabilena.
Orioko patroia den San Nikolasek, Laponiako Santak edo gure basoetan, lanean zela esanez firin-faran , ardotan, neskatan eta brometan jarduten zuen Olentzerok gutako askoren etxean utzitako erregalua izan denez, aukera ezin bikainagorik izan dugu extravaganza musikal horrekin berriro gozatzeko. Baita ere, ez Cannesen, ez Donostiako Zinemaldian, ez gure etxe ondoko pantailetan erreparatu ez genien hainbat kontu interesgarri antzemateko, ustekabe ederretan harrapatu gaituzten datu andana batez ohartzeko ere.
Ez genekien edo, agian, filmak sorturiko eromena zela medio ez genion kasu handirik egin notiziyari, edo akaso seko ahaztu genuen hain luzez izan baikinen filmak sorgindurik, Maulen jaiotako Thomas Bidegain zuberotarrak lagundu ziola zuzendariari gidoia zehazten, taxutzen.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Lotsaz azaltzen dut hutsegite hori zeren eta jakin beharreko kontua zen. Izan ere, horrenbestetan Miarritzeko Le Royal aretoan edo Baionako L´Atalanten antolaturiko aurkezpenetan eta eztabaidetan parte hartu izan duen Thomas aspalditik da Jacques Audiarden kolaboratzailea. Zein pelikulatan? Ba, esaterako, Un prophète eta De rouille et d´os. Bidegain jauna Lorenzo Mattotiren La fameuse invasión des ours en Sicilie animaziozko lan bikainaren gidoigilea ere bada.
Munduko lau iskinetan ari dira Oscarretarako apustuak egiten. Arreta eman zigun jakiteak Emilia Pérez ezingo dela jatorrizko gidoiaren sailean izan, sartu beharko dutela gidoi egokituen lehian. Ez genekien, baina orain jakitun gara eta liburua erosi berri dugu frantsesez Iparraldeko liburu-denda batean. Filma Boris Razonen Escucha kontakizunatik hartu zuen inspirazioa.
Beste zertzelada bat narko-thriller-queer opera ero eta igualik gabea den pelikula honen inguruan: ez nuen sekula pentsatuko Jean- Pierre eta Luc Dardenne anaiak Emilia Perezen ekoizpen lan eta afanetan ibiliko zirenik. Baina hor agertzen dira, kreditu tituluetan, biak ekoizle. Zergatik ez nituen irudikatzen behar horietan? Cannesen hamaika aldiz sarituak, bien zinemak (Tori et Lokita, La fille innconue, Rosetta, La promesse) aukera urri ematen baitu plazererako, zorabiorako. Bai, ordea, hausnarketarako, salaketarako…
Horiexek Karla Sofia Gasconek, Zoe Saldañak, Selena Gomezek eta Adriana Pazek antzeztutako lana nire etxe barruko pantailetan izanda, jasotako ustekabe finak.
Beste ziento bat sorpresa jaso dut 2024 bere azkenetan zela eta 2025 jaio berria genuela ikusitako estreinako film bitan. Ankerra, zakarra, gordina , latza, ikaragarria, sexuz, drogaz, alkoholez gainezka den Luca Guadagninoren Queer horretan hainbestetan David Fincherrekin lan egin duten Trent Reznor eta Atticus Ross musikariek sortu egin dute soinu banda aparta. Bada bertan filmaren ikurra bilakatu den abestia, non Caetano Velosok parte hartzen duen. Izenburua nahi? Vaster than Empires, Inperioak baino zabalagoa. Zinez diotsuet, zera ematen du: zinema zutela buruan kantari izen hori jarri ziotenean.
Aholku/gomendio bat: eskatu Errege Magoei Sorrentinoren Parthenope-rako sarrerak. Baita Filmin plataformarako harpidetza ere. Horrela, Napoles hiriaren isla minez eta kariñoz jasotzen duen filma ikusi eta gero, dastatu ahalko duzue È stata la mano de Dio definiezina.
Ongi izan zuen etxe ondoko/barruko pantailen aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.