Paperezko zein zelulidezko Gatsby Handiaren omenez…
Ehun urte betetzen dira 2025 honetan Francis Scott Fitzgeraldek Gatsby Handia idatzi zuela. Eta 35 Xabier Olarra Lizasok euskarara ekarri zuela, Zarautzeko Itxaropenan inprimatua, Igelak argitaratua.
Badira 99 urte zinemara moldatu zutela estreinakoz, nork moldatu eta zinema jaio berriak hitzik ez zuela Beau Geste eta Ivanhoe-ren lehenbiziko bertsioak burutu zituen Herbert Brenonek. Izan dira beste Gatsby Handiaren pare bat bertsio gehiago baina denon oroimenetan daudenak 1974ko Jack Claytonena (Robert Redford eta Mia Farrowekin) eta 2013ko Baz Luhrmannena (Leonardo Di Caprio eta Carey Mulliganekin) dira.
Ari dira planeta osoan barna Gatsby Handia omentzen eta gurtzen. Berandu samar, izan ere. Scott Fitgzeraldek hil baino aste batzuk lehenago salmenten kopurua nahi izan zuen begiratu; azken bi asteetan 8 ale baino ez ziren saldu. Harriduraz eta tristuraz baieztatu zuen saldutako 8 horiek berorrek erositakoak zirela, lagunen artean banatzeko asmoz erosi ere…
Ftzgerald hil eta gero Gatsby Handiak izan zuen egundoko arrakasta. II.Munduko Gerran borrokatu behar zuten soldadu estatubatuar guztien motxilan sartu zuen ale bana aginte militarrak, garai haietan soldaduek liburuak ere eramaten baitzituzten motxiletan. Frontean tiroka ez zirenean, irakurri egin zuten amerikar haiek Gatsby Handia eta protagonistarengan beren isla sumatu. Etxera bueltatzerakoan (bueltatu zirenek…) etengabe gomendatu zuten eta milaka ale saldu ziren. Baina ordurako, Fitzgerald hilik zen
Dena bilakatu da mito Gatsbyren inguruan. Baita liburuak izan zuen lehenbiziKo azala ere. Jaioterria Katalunian zuen Francis Cugatek egina, art-decó estiloan, bertan dir-dir egiten zuen argi berde batek. Fitzgeraldi izugarri gustatu eta kontakizunaren ikur bihurtu zuen argi hura. Nobelan, Gatsby pertsonaia lakuaren bestaldean bizi den Daisyrekin dago maite-min ezinezkoetan. Neskaren etxeko nasan, liburuaren azalean nola, egiten du dir-dir argi berde batek. Behin baino gehiagotan altxatzen du eskua Gatsbyk distira harrapatu nahian. Hain hurbil dirudi… Alta, Daisy bezain atzemanezina suertatuko zaio. Nobelaren bukaeraino mintzatuko zaigu Fitzgerald gure Iparraldeko errainu berdearekin zerikusi handi eta ederra duen distira horretaz. Hona hemen, liburuaren amaia, Xabier Olarrak euskaratua; narratzailea dugu guri hizketan: (…) Gatsbyk lehenbizikoz Daisyren nasamuturreko argi berdea ikusi zuenean sentitu zuen harridura nuen gogoan. Bide luze egin zuen soropil urdin hartara iristeko eta eskuetatik nekez ihes egiteko bezain hurbil irudituko zitzaion bere ametsa. Ez zekien dagoeneko joana zela, hiriaz harantzagoko ilunpe beltz hartan nonbait ezkutatua, gauaren pean errepublikaren soro baztergabeak hedatzen ziren ilunpe hartan. Gatsbyk argi berdean sinesten zuen, gure aurrean urterik urte urruntzen den orgiazko etorkizun horretan. Ihes egin digula? Bost axola… bihar azkarrago egingo dugu korrika, gure besoak aurrerago luzatu… Eta goiz eder batez…
Horrela segitzen dugu aurrera, etengabe iraganera herrestan garamatzan ur-lasterraren kontra goazen txalupak.
The Roaring Twenties (20ko Hamarkada Basa, alegia) edo 1920.ko Hamarkada Zoriontsuan kokatua bada ere, Jazzaren Aroaren isla perfektutzat jo izan badute ere, Dirudunak protagonistak diren arren, New Yorken eta Long Islanden bagaren arren liburuan zein pelikuletan bizi diren hainbat petsonaiari ez die kariño handia Fitzgeraldek. Bai filmetan bai paperean horrela hitz egiten du kontalaria dugun Nick Carrawayek, gertatuko den tragediaren aurrean pertsonaiak zenbaitek hartutako jarrera ikusi orduko: Ezin nion barkatu, ezta berarekin adiskidetu ere ez, baina ohartu nintzen egindakoa zeharo justifikatua zegoela, berarentzat. Dena zeharo burugabe eta nahastua zen. Jende burugabea zen. Tom eta Daisy… bizidunak txikitu eta gero, beren diruaren babesean gordetzen ziren, edo beren axolagabekeria baztergabean, edo elkarri lotuta zeuzkan zera hartan, eta besteri uzten zioten berek sortutako kaka-nahastea garbitzeko lana…
Mende bat pasa da Gatsby Handia kaleratu zenetik. Badira 25 urte euskaraz dugula. Jack Claytonen eta Baz Lurhmannen pelikulak Prime Video plataforman daude. Zergatik ez gara ba konparaziotan hasten?
Joko polita da. Harridura galanta sortzen du biak alderatzeak. Bien artean kasik 40 urteko tartea izan arren oso antzekoak dira helburuetan. Biak dira zinegile handiek burutua, Claytonek Henry Jamesen Koska bat estuago egokitu zuen pantailara eta Baz Luhrmannen Moulin Rouge-k edo Romeo+ Juliet lanek jendea bihurtu zuen harri.
Kasu gehiago egiten dio Bazek argi berdeari. Eta maitasunezko dramari kritikari baino Claytonek. Askoz amorru handiagoz islatzen du 2013koak urte haien eromen amaierarik gabea eta biak hasten dira nobelaren hitz bertsuekin.
1974koak, baina,ez dio erreparatzen Gatsbyren irribarreari. Luhrmanenak, ordea, irribarrez aurkezten du protagonista. Hain zuzen ere, horrela agertzen zaigu lehenbizikoz Gatsby nobelan (Igela argitaletxearen edizioko 59 orrialdean, hots) Irribarre onbera egin zidan, onbera baino gehiago ere bai. Bizitzan lauzpabost aldiz besterik aurkitzen ez diren irribarre horietakoa zen, lasaitasuna barreiatzeko ahalmen ahiezina dutenekoa. Une batez, kanpoko mundu osoaren aurrez aurre jartzen zen –edo itxura hori ematen zuen, behintzat- eta gero zugan erabat kontzentratzen zen, aldez aurretik zure aldeko jarrera garbia hartuta. Irribarre hark zuk ulertua izan nahi zenuen eran ulertzen zintuen, zeuk adineko konfiantza agertzen zuen zugan, eta ziurtatzen zizun zutaz hark zeukan inpresioa gehienez ere zerorrek zure momenturik onenean eman nahi zenuena zela (…)
Irakurri ezazue Gatsby ingelesez edo euskaraz, egizue bi filmeen arteko alderaketa. Ea bere irribarreak konkistatzen zaituzten. Betikotz. Ea argi berdea ukitzerik duzuen. Suerte.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.