Antzerkia
2024/10/20 - 19:25
Mireia Gabilondok antzezlan berria estreinatu du Madrilen
'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' izeneko obra berak idatzi eta zuzendu du, eta endredo eta gezurrei buruzko komedia tragiko gisa definitzen du. Oholtzan, hiru aktore: Telmo Irureta, Aitziber Garmendia (edo Candela Solé) eta Karmele Aranburu.
2024/10/15 - 18:27
Artedramak Amets Arzallusen ''Miñan'' eleberriaren moldaketa estreinatuko du ostiralean, Luhuson
Amets Arzallusek orain bost urte idatzi zuen Miñan liburu arrakastatsua: modu zuzen, xalo eta sentituan kontatzen du bertan Ibrahima Balderen bizitza. Artedramak orduan Ibrahimek kontatu eta Ametsek idatzi zuena egokitu eta oholtzaratuko du.
2024/07/19 - 11:42
Kulunka konpainiak eta Melenas musika-taldeak abiatuko dute Erriberriko Antzerki Jaialdia
Abuztuaren 4ra arte, 27 emanaldi izango dira Erriberrin bertan eta baita Tafallan, Beiren, San Martin Unxen eta Pitillasen ere. Horietako bat izango da euskaraz.
2024/07/10 - 14:23
Euskal antzerkigintza berriaren erakusleiho izango da Getxo udazkenean
Muxikebarri Getxoko antzokiak lau koprodukzio erakutsiko ditu irailetik abendura bitartean: "Las ciegas hormigas", "Confines", "Madre Perla" eta "Miñan".
2024/07/02 - 11:57
Natalia Huarte: ''Hodei baten gainean nago''
Nafar aktoreak emakumezko aktore onenaren Max saria irabazi du bart Tenerifen, "Psicosis 4.48" antzezlanean egindako interpretazioagatik. (gaztelaniazko adierazpenak)
2024/07/02 - 00:46
Kulunka konpainiak bi Max sari irabazi ditu 'Forever' maskara antzerkiari esker
Horrela, Iñaki Rikartek eszena-zuzendaritzako Max saria lortu du, eta antzerki-egile onenarena Iñaki Rikartek berak, Garbiñe Insaustik, Edu Carcamok eta Jose Daultek bereganatu dute. Bestalde, Natalia Huarte nafarrak emakumezko aktore onenaren Max saria jaso du 'Psicosis 4.48' lanagatik.
2024/07/01 - 15:56
Kulunka konpainia lau Max sari irabazteko izendatuta dago gaur gaueko galan
"Forever" gipuzkoar konpainiaren ikuskizuna da arte eszenikoen Espainiako sarietarako izendapen gehien jaso dituena. Gaur gauean banatuko dituzte sariok, Santa Cruz Tenerifekoan.
2024/06/12 - 16:50
Kalealdiak 86 ikuskizun eskainiko ditu Bilbon, uztailaren 1etik 6ra
Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia Casilda Iturrizar parkera, Arriaga plazara, UPV/EHUren Bizkaia Aretoara eta Plaza Biribiletik Areatzaraino doan ibilbidera iritsiko da.
2024/06/04 - 10:33
Erriberriko Antzerki Jaialdia, 25. urteurrena ospatzeko prest
Jaialdiaren hogeita bosgarren edizioan, nafar konpainiek taularatuko dituzte karteleko 27 lanetatik zortzi.
2024/05/20 - 13:40
Kulunka konpainiak lau izendapen jaso ditu Max sarietarako
"Forever" gipuzkoar konpainiaren ikuskizuna da arte eszenikoen Espainiako sarietarako izendapen gehien jaso dituena. Euskal izendatu gehiago ere badaude: Mar-Mar, Harrobia, Larrua Kukai, María Goiricelaya eta Adriana Bilbao.
2024/05/08 - 21:05
EAEko aktoreen eta ikus-entzunezko artisten % 18k bakarrik irabazten ditu urtean 18.000 euro baino gehiago
AISGE Fundazioaren azken txosten soziolaboralak utzi duen beste datuetako bat da sektoreko artisten artean langabezia tasa altuagoa dela gizonena (% 38), emakumeena baino (% 19).
2024/04/29 - 16:37
Leioako Umore Azokak 80 emanaldi eskainiko ditu lau egunean
Kaleko artisten Leioako jaialdiak 41 konpainia bilduko ditu maiatzaren 16tik 19ra.
2024/04/26 - 12:06
"La casa de Bernarda Alba", Alfredo Sanzolen begietan, Iruñean
Alfredo Sanzolek Federico García Lorcaren testu bat moldatu du, lehen aldiz, eta, besteak beste, Ane Gabarain eta Patricia Lopez Arnaiz aktoreen laguntza du oholtza gainean. Ostiral-larunbatetan taularatuko dute, Gayarren, eta sarrera guztiak daude salduta.
2024/04/11 - 12:36
"Txundigarria iruditzen zait hausnarketa indibidualari begirada pertsonal, politiko eta sozialaz heltzea"
Ostegunean, hilak 11, Tanttaka konpainiak "Lucha y metamorphosis de una mujer" eleberriaren egokitzapena estreinatuko du Donostian, Fernando Bernuesek zuzendua eta Eneko Sagardoy protagonista dela, askapen baten historia.
2024/03/27 - 12:20
Jon Fosse idazleak idatzi du Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko mezua: "Artea bakea da"
Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak, Unescoren mendeko erakundeak, Fosse Literaturaren 2023ko Nobel sariaren irabazleari eskatu dio Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko mezua idaztea.
2024/03/01 - 13:28
"Sexberdinak" lanak irabazi du Donostia Antzerki Saria
Lan hori izan da, epaimahaiaren arabera, konpainia profesional batek euskaraz taularatu duen antzezlan onena.
2024/02/26 - 13:04
''Bihar arte soilik'' antzezlana estreinatuko dute, Arriagan
Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta dira aktoreak, eta otsailaren 28an taularatuko dute estreinakoz euskaraz. Gaztelaniazko bertsioa ere egin dute.
2024/02/25 - 18:22
Hika Teatroak zentsura politikoa salatu du, Moralzarzalen La Tarara antzezlana erretiratu dietelako
Martxoaren 16an ziren obra han aurkeztekoak, baina PP eta VOX agintean dauden Udalak bere aldetik erabaki du egitarautik kentzea. Obran, besteak beste, Itziar Ituño aktoreak hartzen du parte. Agurtzane Intxaurraga, La Tarara obraren zuzendariak azaldu digu gertatu dena.
2024/01/29 - 13:11
"La sed del minotauro" Alex Gerediagaren antzezlana estreinatuko dute asteburuan
"Antiheroiei buruzko istorioa" otsailaren 2an euskarazko eta gaztelaniazko bertsio elebidunean eta otsailaren 3 eta 4an gaztelaniaz taularatuko du Khea Ziater taldeak.
2024/01/25 - 13:18
Utopia izango da Dferiaren hogeita hamargarren edizioko gai nagusia
Italia izango da arte eszenikoen Donostiako azokako herri gonbidatua aurten, martxoaren 11tik 14ra egingo duten edizioan. Inaugurazio ekitaldia egun bat lehenago izango da, martxoaren 10ean, eta Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto bi dantza pieza eskainiko ditu.