Antzerkia
2024/06/04 - 10:33
Erriberriko Antzerki Jaialdia, 25. urteurrena ospatzeko prest
Jaialdiaren hogeita bosgarren edizioan, nafar konpainiek taularatuko dituzte karteleko 27 lanetatik zortzi.
2024/05/20 - 13:40
Kulunka konpainiak lau izendapen jaso ditu Max sarietarako
"Forever" gipuzkoar konpainiaren ikuskizuna da arte eszenikoen Espainiako sarietarako izendapen gehien jaso dituena. Euskal izendatu gehiago ere badaude: Mar-Mar, Harrobia, Larrua Kukai, María Goiricelaya eta Adriana Bilbao.
2024/05/08 - 21:05
EAEko aktoreen eta ikus-entzunezko artisten % 18k bakarrik irabazten ditu urtean 18.000 euro baino gehiago
AISGE Fundazioaren azken txosten soziolaboralak utzi duen beste datuetako bat da sektoreko artisten artean langabezia tasa altuagoa dela gizonena (% 38), emakumeena baino (% 19).
2024/04/29 - 16:37
Leioako Umore Azokak 80 emanaldi eskainiko ditu lau egunean
Kaleko artisten Leioako jaialdiak 41 konpainia bilduko ditu maiatzaren 16tik 19ra.
2024/04/26 - 12:06
"La casa de Bernarda Alba", Alfredo Sanzolen begietan, Iruñean
Alfredo Sanzolek Federico García Lorcaren testu bat moldatu du, lehen aldiz, eta, besteak beste, Ane Gabarain eta Patricia Lopez Arnaiz aktoreen laguntza du oholtza gainean. Ostiral-larunbatetan taularatuko dute, Gayarren, eta sarrera guztiak daude salduta.
2024/04/11 - 12:36
"Txundigarria iruditzen zait hausnarketa indibidualari begirada pertsonal, politiko eta sozialaz heltzea"
Ostegunean, hilak 11, Tanttaka konpainiak "Lucha y metamorphosis de una mujer" eleberriaren egokitzapena estreinatuko du Donostian, Fernando Bernuesek zuzendua eta Eneko Sagardoy protagonista dela, askapen baten historia.
2024/03/27 - 12:20
Jon Fosse idazleak idatzi du Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko mezua: "Artea bakea da"
Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak, Unescoren mendeko erakundeak, Fosse Literaturaren 2023ko Nobel sariaren irabazleari eskatu dio Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko mezua idaztea.
2024/03/01 - 13:28
"Sexberdinak" lanak irabazi du Donostia Antzerki Saria
Lan hori izan da, epaimahaiaren arabera, konpainia profesional batek euskaraz taularatu duen antzezlan onena.
2024/02/26 - 13:04
''Bihar arte soilik'' antzezlana estreinatuko dute, Arriagan
Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta dira aktoreak, eta otsailaren 28an taularatuko dute estreinakoz euskaraz. Gaztelaniazko bertsioa ere egin dute.
2024/02/25 - 18:22
Hika Teatroak zentsura politikoa salatu du, Moralzarzalen La Tarara antzezlana erretiratu dietelako
Martxoaren 16an ziren obra han aurkeztekoak, baina PP eta VOX agintean dauden Udalak bere aldetik erabaki du egitarautik kentzea. Obran, besteak beste, Itziar Ituño aktoreak hartzen du parte. Agurtzane Intxaurraga, La Tarara obraren zuzendariak azaldu digu gertatu dena.
2024/01/29 - 13:11
"La sed del minotauro" Alex Gerediagaren antzezlana estreinatuko dute asteburuan
"Antiheroiei buruzko istorioa" otsailaren 2an euskarazko eta gaztelaniazko bertsio elebidunean eta otsailaren 3 eta 4an gaztelaniaz taularatuko du Khea Ziater taldeak.
2024/01/25 - 13:18
Utopia izango da Dferiaren hogeita hamargarren edizioko gai nagusia
Italia izango da arte eszenikoen Donostiako azokako herri gonbidatua aurten, martxoaren 11tik 14ra egingo duten edizioan. Inaugurazio ekitaldia egun bat lehenago izango da, martxoaren 10ean, eta Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto bi dantza pieza eskainiko ditu.
2024/01/18 - 22:21
La Abadia antzokiak 'Altsasu' antzezlana defendatu du, zentsura eskaeren aurrean
Antzokiaren atarian, bi elkarretaratze egin dituzte: batetik, Voxek deituta protesta egin dute Madrilgo estreinaldia boikoteatzen saiatzeko; bestetik, Aktoreen Batasunak adierazpen askatasuna aldarrikatu du.
2024/01/18 - 14:09
''Egun zoragarriak'' Alfredo Sanzolen lana taularatuko du Pabellon 6ek
Asteburu honetan euskaraz eta datorren astetik aurrera erdaraz ere ikusi ahalko da lana, Bilbon. Patxo Telleriak egokitu du euskarara lana, eta Itziar Lazkanok zuzendu. Uda garaiak ardazten dituen 16 eszena aurkezten ditu.
2023/12/29 - 12:39
"Mr Bo"k bere bidea hasi du Marie de Jongh konpainiaren eskutik
Euskal konpainiak haur eta nagusientzako lan berria estreinatuko du gaur, abenduak 29, Leioan. Ohi dutenez, testurik gabeko antzezlana da, eta maskarak eta keinuak dira oraingoan boterearen miserien ingurukoak komunikatzeko bidea.
2023/11/28 - 13:15
Tanttaka konpainiak "Esnearen kolorekoa" antzezlana estreinatuko du
Bilbon, Arriaga antzokian, oholtzaratuko dute lehenengoz, abenduaren 3an, Nell Leyshon idazle britainiarraren eleberriaren egokitzapena.
2023/10/06 - 14:09
Arriaga Antzokiak "Festen" estreinatuko du, Vinterbergen pelikularen egokitzapena
Urriaren 6tik 8ra, Maria Goiricelayak egindako eta Kepa Errastik euskaratutako moldaketa lehenengoz ikusi ahalko da. Gaztelaniazko bertsioa azaroaren 2tik 5era estreinatuko dute.
2023/08/17 - 17:01
''Baginaren bakarrizketak'', Donostiako Antzoki Zaharrean igandera arte
Donostiako Aste Nagusiko programan bada antzerkia ere. Gaur hasi eta igande bitartera euskal antzerkia izango dugu Antzoki Zaharrean. Ia hiru hamarkadaz antzeztu den obra bat gainera, aktualitate izpirik ere galdu ez duena: "Baginaren bakarrizketak".
2023/08/13 - 22:30
Araiako Umore Antzerki jaialdiak 30 urte bete ditu
Araia-Asparrenan Umore Antzerki Jaialdia ospatzen ari dira egunotan, herritarrentzat galdu ezinezko hitzordua. Hogeita hamargarren urtez, herriko plazak Estatu osotik datozen konpainien lanak hartuko ditu.
2023/08/10 - 17:09
Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiak 30 urte bete ditu aurten
Abuztuaren 11tik 15era kale antzerkiaren hiriburu izango da Arabako lautadako 1.300 biztanleko herria. 30 urte horietan aktore eta konpainia ospetsuak igaro dira bertatik, tartean, baita Max sariak irabazitakoak ere.