Antzerkia
2023/07/21 - 17:40
Lydia Cachok Erriberriko Antzerki Jaialdia abiatuko du, "La infamia" lanarekin
Nafarroako udalerriak jaialdiaren hogeita laugarren edizioa hartuko du abuztuaren 6ra arte, eta, noski, antzerkia ez ezik, musika, dantza eta zirkoa ere eskainiko ditu.
2023/06/08 - 14:53
Erriberriko Antzerki Jaialdia, musikari, dantzari eta zirkuari ere begira
Jaialdiaren hogeita laugarren edizioak 22 ikuskizunen 39 emanaldi eskainiko ditu uztailaren 21etik abuztuaren 6ra.
2023/04/29 - 13:19
Gure Zirkua Maulen da asteburu honetan, Zuberoako ikastolen 50. urteurrena ospatzeko
Lehen aldiz Zuberoara gerturatu da tolosar zirkua, hiru egunez eta lau emanalditan.
2023/04/25 - 15:30
Anodino Teatroak ''Obsoletus'' antzezlana estreinatuko du
Langile borrokaz dihardu euskarazko antzezlanak, "lokarturiko borrokentzako komediak". Gatazka bat kontatu nahi du, konpainiatik azaldu dutenez, "baina Anodino Teatroaren sena galdu gabe, euskerazko komedia bat, lotsagabea eta ausarta".
2023/04/21 - 16:51
''Nevenka'' obra taularatuko da gaur eta bihar Arriaga Antzokian
Antzerki lanak, Nevenka Fernandez, Leongo zinegotziaren kasua kontatzen du. Orain 22 urte Fernandezek bere herriko alkatea auzitara eraman zuen sexu erasoagatik.
2023/04/19 - 15:50
''El mejor de los mundos'' ikuskizuna estreinatuko dute ostegunean Bilbon
Azkuna Zentroan erakutsiko dute estreinakoz Gheada estudioaren sormen lana, Ane Pikaza protagonista duena.
2023/04/18 - 00:27
Max 2023 sarien palmares osoa
'Runa' eta 'Cucaracha con paisaje...' nabarmendu dira 2023ko Max sarietan. SGAE Fundazioak ematen dituen sarien XXVI. edizioa Cadizko Falla Antzokiak hartu du.
2023/04/18 - 00:10
Euskal antzerkiak 4 Max irabazi ditu, 'Yerma', 'Eta orain zer?', 'Sexberdinak' eta 'Supernormales' lanengatik
Maria Goiricelayak egokitzapen onenaren saria irabazi du, 'Yerma' lanagatik; Pascal Gaignek, konposizio musikal onenarena 'Eta orain zer?' lanagatik; Tanttaka Teatroak, ekoizpen lan onenarena 'Sexberdinak' lanagatik; eta Iñaki Rikartek, eszena zuzendaritza onenarena 'Supernormales' lanagatik.
2023/04/17 - 16:54
Euskal Herriko 13 artista eta konpainiak sariren bat jaso dezakete Max sarietan
Iluntzean banatuko dira Max Sariak eta euskal arte eszenikoek inoizko izendapen kopuru handiena dute. Euskal Herriko 13 artista eta konpainiak sariren bat jaso dezakete. Cadizen izango da sari banaketa eta artistak bertan dira dagoeneko.
2023/04/14 - 14:49
Max sarietarako 13 izendapen, antzerkiko euskal profesional eta konpainientzat
Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak apirilaren 17an banatuko ditu arte eszenikoen urteroko sariak, Falla Cadizeko antzokian, 20:00etatik aurrera.
2023/03/27 - 15:35
Zer behar du euskal antzerkigintzak?
Ramon Agirre aktoreak, Matxalen de Pedro antzerkigile eta irakasleak, Maite Gandia ikasleak eta Eneritz Artetxe antzerkigileak hausnarketa egin dute antzerkiari buruz.
2023/03/27 - 12:38
"Bizitza zabaltzeko gaitasuna" duen artea aldarrikatu dute Antzerkiaren Mundu Egunean
Gaur, martxoak 27, Antzerkiaren Mundu Eguna ospatzen da mundu osoan, eta aurtengo manifestua Samiha Ayoub egiptoar aktoreak idatzi du.
2023/02/28 - 17:19
"Las que fueron silencio" antzezlana estreinatuko dute Arriagan
Javier Hernández-Simonek zuzendu du Alberto Iglesiasek idatzitako lana. Obraren antzezleak Itxaso Gil, Irene Bau, Lucía Lasarte, Vene Herrero, Itxaso González, Nagore Navarro, Gabriel Ocina eta Unai Izquierdo dira, eta martxoaren 2an estreinatuko dute.
2023/02/15 - 17:04
"La lucha por la vida" ekoizpena estreinatuko du Arriagak, Pio Barojaren lanaren egokitzapena
Jose Ramon Fernandezek egokitu, eta Ramon Bareak zuzendu du lana. Otsailaren 17an oholtzaratuko dute lehenengoz, Arriaga Bilboko antzokian, eta hamar aktorek, tartean Barea bera dela, ehun pertsonaia hezurmamituko dituzte.
2023/01/15 - 12:17
Hasi da maskarada denboraldia, Maulen
Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, baina Mauleko gazteak hasi dira maskaradak egiten. Guztira 15 emanaldi izango dira Zuberoan barrena.
2023/01/12 - 15:48
''Los Santos Inocentes'' antzerki obra Arriaga antzokira helduko da gaur eta igandera arte egongo da
Obra, Miguel Delibesen nobela entzutetsuan oinarrituta dago eta egokitzapena Javier Hernandez-Simón eta Fernando Marías bilbotarrena da. Delibesen nobelak bezala, antzerki obrak ere, Espainiaren begirada zorrotz eta gaurkotu bat eskaintzen du.
2023/01/11 - 22:00
Ramon Agirrek eta Itziar Ituñok “Hobe ixilik” antzezlana aurre estreinatu dute Urnietan
Bi aktoreak aurrez aurre eszenan, gai sakonez, eta eguneroko azalkeriez… baina beti mamitsu. Aurre estreinaldia Urnietan izan da, eta Hondarribian ostiralean emango dute lehen emanaldia.
2023/01/05 - 21:52
''Ez naiz inoiz Dublinen egon'', besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza
"Ez naiz inoiz Dublinen egon" komedia aurkeztu nahi dizuegu, Markos Goikoleak idatzi eta Mireia Gabilondok zuzenduta, bihar Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatuko da.
2023/01/02 - 11:10
"Ez naiz inoiz Dublinen egon" komedia estreinatuko dute Donostian
Mireia Gabilondok zuzendu du Markos Goikoleak idatzitako antzezlana, eta haren esanetara egongo dira Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte eta Aitziber Garmendia aktoreak. Gabilondo bera ere aktore izango da, gainera.
2022/11/09 - 15:51
Horman Poster kolektiboaren ''Souvenir, komeria estralurtarra'' estreinatuko da bihar Arriaga Antzokian
Horman Poster kolektiboak antzerki obra berria estreinatuko du bihar Bilboko Arriaga Antzokian. "Souvenir, komeria estralurtarra" izena du lanak eta bertan, zientzia fikzioak, kritika sozialak eta umoreak bat egiten dute.